Ez da Bartzelonako gazte bortitz hori, telebistan etorkin neskari erasotzen ikusi duguna, prentsari oldartu eta nen esanez mintzo den bakaluti itxurako arrazista harroputza (ZPk berak deleznable iritzi dio, hauskorra beraz, DRAEren arabera). Ez, niri gustatu zaidana New Yorkeko metroko heroia da, lagun hurko ezezaguna salbatu zuen Wesley Autrey.
“Deleznable” hitzaren erabilera txarrak ikerketa merezi du: gaur bertan Vicente Ripak berriro gaizki erabili du (ez dut uste kokaina haurraren aulkitxoan gordetzeak hauskortasunarekin zerikusirik duenik).
Eta, kontxo, marka da gero hizkuntza bakarra ezagututa era jasangarrian (modako hitza erabiltzearren) ez erabiltzea ezta?
Ep, em sap greu no entendre l’èuscar, però he vist el vídeo i collons, es repugnable aquesta gent…
Agur