Lehengo egunean Coca-Colaren iragarki hau ikusi nuen, nire belaunaldiko espainiarrei (eta euren telebista ikusten hazitakoak garenoi) zuzendua. Asmatu dutela uste dut, nahiz eta ez den horrelako fibra ikutzen duen lehenengoa.
Orain Wazemank-ekoek iragarkiaren parodia egin dute Noaoa! berria iragartzeko.
Buzzin in my head: My generation (The Who).
Fibra ikutu neuri ere bai, baina Coca-Cola edaten hasteko fibra asko gehiago ikutu beharko lizkidakete. Eta beste zeozer “ikutzeari” utzi.
Beno, beno, izotz asko bota, ronarekin nahastu eta ez da hain txarra Coca-Cola. Rona apur bat dexentea botaz gero, bi egun izan beharrean, egun t’erdian uzten duzu bixamona 🙂