Jose Luis Ugartemendia, Belauntzako errebelazioa

By | 2006/10/10

Ugartemendia. Berriako argazkianLehengo ostegunean Kafe Antzokian izan genuen Kutsidazu Bidea Ixabel-en aurkezpenaren osteko jaian. Ezin izan nuen orduan filma ikusi, baina jende guztia poz-pozik zebilen. Han zeuden filmekoak, hainbat aktore eta bestelako gonbidatutak. Une batean gizon bat aurkeztu zidaten. Bere esku erraldoiak nirea estutzen zuen bitartean “Ixabelen aita” entzun nuen. Belauntzakoa zela esan zidan, eta liburuko aitaren rolerako egokia zirudiela pentsatu nuen. Nahiko berandu zen dagoeneko eta aretoa gaztez betetzen ari zen, baina Jose Luis Ugartemendia gustora zegoen: natural natural zebilen batzuekin eta besteekin berbetan, bere testuinguru naturaletik erabat at zegoen arren; norbaitek esan zuenez, como pedro por su casa.

Bart filma ikustera joan nintzen Capitolera. Asko gustatu zitzaidan filma, baita Ixabelen aita ere. Metodoko aktorea ez da izango, baina ederto egiten du berea. Etxera heldu, ETB jarri eta bertako saio batean berriro gizona. Han ikusi dut, lehenengo bere baserrian, atrezzo naturalarekin, gero Donostiako zinemaldian, dotore-dotore eta natural-naturala. Nik aurtengo errebelazio saria emango diot.

3 thoughts on “Jose Luis Ugartemendia, Belauntzako errebelazioa

  1. Pernan

    Kaixo Jabi! Pernan naiz. Linkatu egingo zaitut nre blog berritik.
    Ez dut filam iukusi, egia esan oraind ela urteak ez naizela zienmara joaten. uste dut ikusi nuen azken filma Sin City izan zela… bota kontuak. Ongi izan!

    Reply
  2. Jabi Zabala Post author

    Kaixo Pernan. Ikusi dut zure bloga eta interesgarria izango dela uste dut. Ongi et orbi blogosferara eta… Noizean behin zinemara joatea ez da kaltegarria, aizu.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude