Kerik gabeko “kuneak” seinalatzeko kanpainia berria abian jarri du Espainiako Osasun Ministerioak. Sustatuk eman zuen horren berri, argazkien atalean. Baina Vilaweben ageri zen Espainiako ministerioaren webgunerako lotura oker zegoen. Akatsaz konturatu eta aldatuko zuten agian webgunea… Bai, katalanezko eta euskarazko testuak zuzenduta zeuden. Lehengo eta geroko irudiak Flickr-en eskegi ditut, denok ikusteko moduan. Sustatukoek idatzi dutenez:
- Katalanez gaizki zegoen, akatsez josia.
- Orain, Vilaweben salaketaren ostean, ondo jarri dute.
- Euskaraz gaizki zegoen lehen : kerik gabeko guneak errespatzea araua izan da. Kerik gabeko kunea zioen.
- Zuzenketaren ostean euskarazkoa gaizki dago oraindik: kerik gabeko guneak errespatzea araua izango da. Kerik gabeko gunea. Gaizki jarraitzen du errespatzea horrek.
Baina nola liteke hau? Beti berdina errepikatzen da. Non kontratatzen dituzte itzultzaileak erakundeek?