Hemen Guggenheim edo dena delako museorako nire alternatiba. Urdaibain Bizkaiko aldundiak biosferaren erreserba izendapena likidatu egin nahi du aspaldion, inguruko lurjabe eta agintari diruzaleen presioa handia da eta une honetan, hainbat bizilagunen oposizioaz gain PSEren jaurlaritzarena du. Administrazioen arteko gatazka, natura tartean… Dagoeneko kakaztuta dagoen leku bati erabilera duinagoa eta ez energetikoa eman nahi badiote, eraiki bezate Lemoizen ditxosozko museoa (argazkia: Arrano).