Frankismoa 2.0 – notimeforlove

By | 2008/02/10

audiencia nacionalIgandea da eta etxean nago katarroarekin. Herenegun 77 urteko ibilbide demokratikoa duen euskal alderdi bat legez kanpo utzi zuten (bigarrenez, lehenengoa 1937ko ekainean izan baitzen). Oraingoan ez da Ferrolen jaiotako militar espainiar bat izan, tankeen eta fusilen poderioz. Ez, oraingoan Jaenen jaio eta Madrilen bizi den funtzionario espainiar batek paper bat sinatuta lortu du, Madrilgo bere bulegotik mugitu gabe, telematikoki. Gaur, barrabaskeri horren kontra manifestatu nahi zutenak kolpatu eta sakabanatu dituzte bertoko beste funtzionario batzuek, funtzionario-virrey-vedette berak Madrildik aginduta.

Erasotzeko prest - Ready to chargeBiolentzia bidezko estrategia antzu eta okerrak kritikatu eta arbuiatu behar diren bezalaxe, euskal alderdiek eta gizarteak salatu behar dute salbuespen egoera hau. Tamalez alderdiek ez dute ezer egingo, ideien ilegalizazioa bultzatzen dutenen eta profitatu nahi dutenen artean banatzen baitira. Gizarteak salatu behar du ideien kriminalizazioa. Pelotazoak entzuten dira kalean, helikopteroa teilatu gainean dugu, manifestariak GPS bidez kokatzen. Jende asko normaltasunez ari da poteatzen, furgonetak paretik ziztuan pasatzen diren bitartean… Second life zertarako? Bertan bizi gara, demokrazia birtualean.

Buzzin in my head: Euria ari duela. (Sagarroi), edo No time for love (Hertzainak).

9 thoughts on “Frankismoa 2.0 – notimeforlove

  1. Madalen Goiria

    Zorionak!!!, 5 urte bete dituzu zure web gunean. Ez da makala.

    Reply
  2. Ni neu

    Kaixo. Sustatun bertan egin duddan galdera baten antzerakoa egingo dizut, inork ez baitu han erantzun zuzenik eman, ea zuk ahal dezun:
    *****************
    “Euskal Alderdi” horren ilegalizazioa zentzugabekeria bat dela esateko, nolabait “Euskal Alderdi” horren eta ETA-ren arteko loturarik ez dagoela jakingo duzu, ez? Eta akusazioaren frogak aztertu ondoren faltsuak direla konturatuko zinen…

    Tira, azterketa horri buruz, ondorio horretara nola heldu zaren idaztea interesgarria izango litzateke, ez?

    Bestela nola jakin dezakezu zentzugabekeria bat dela?
    ************
    Ze asko entzuten da “egoera antidemokratiko” honen aurkako ahotsak, baina inondik ere ez det entzun egin dudan galderaren erantzuna…

    Reply
  3. Eskarne

    Ondokoa “Ni neu”entzako galdera da:
    Egizu galdera zuzena, mesedez. Bestela ez dago ulertzerik;
    galdera bat baino gehiago jarri duzu eta…

    Reply
  4. Jabi Zabala Post author

    “Ni neu” sinatzen duen lagun hori:

    Nik nire iritzia ematen dut eta iritzi hori nirea da, ok? Momentuz inork ez baitit bloga itxi ematen jarraituko dut nik ahal dudan artean.

    “Loturarik” esaten duzunean (zehaztu gabe zeri esaten diozun lotura) ilegalizazioa ekarri duen zehazgabestesun extensibo arriskutsu horri ematen diozu bidea. Ezker abertzale ilegalizatuak ETAren jardunarekiko erakutsi duen menpekotasuna denon kalterako izan da, beragandik abiatuta, zer egingo diogu, bada.

    Baina nire iritziz, menpekotasun eta galga hori egonda ere, argi dago legez kanpo uzteak ez duela GAUZAK KONPONTZEN lagunduko, eta azken hau da nik nahi nukeena.

    Herriaren sektore handi hori legez kanpo uztea erabat antidemokratikoa da eta abiapuntu arriskutsua euskal abertzaletasunaren hurrengo urrats are totalitarioago batzuk justifikatzeko. Horregatik alderdi, elkarte eta jende abertzale edo-eta demokrata guztiak ezker abertzalearen ilegalizazioaren aurka atera beharko lirateke… Baina hori NIRE iritzia da, ez eskatu, mesedez, nik zure iritzia edukitzea.

    Reply
  5. Ni neu

    Kaixo!

    Barkatu troll bat bezela sartzea hemen, baina blog askotan erantzunik ez edo zentsura jasan ondoren berdina espero nuen hemen, ta horregatik kontu asko gabe idatzi dut. Zuen erantzuna ordea lasaia eta zentzuzkoa dirudi, beraz berriro saiatuko naiz.

    Galdetzen dudana zera da:

    Euskal Herrian toki askotatik ilegalizazioaren kritikak entzuten dira. Hala ere,norbaitek ilegalizazio hori gaizki egin dela salatzeko, ETA eta ANV-ren arteko loturarik ez dagoela jakin beharko luke, nolabait. Exenplu bat jartzeko, norbait gartzelan sartzen badute, pertsona bat erahil duela salatuta, eta epaiketa egin aurretik zenbait pertsona espetxera sartze horren kontra hitzegiten badute, zer pentsatuko genuke?
    1- Informazio bereziren bat edukiko dute, pertsona hori errugabea dela frogatzen duena.
    2- Pertsonak hiltzea ez zaie gaizki iruditzen
    (Hirugarren bat dago: Epaimaiaren lejitimidadea ez onartzea. Baina orduan Panoraren kaxa irekiko genuke…anarkia eta odol ixurketak)

    Beraz, hemengo giroa ezagututa, nola defenditu ditzakezue “ezker” “abertzale” ingurukoak? Eta egia bada ETA-rekin harremana zutela?

    (Harremana = Zentzugabeko erahilketa eta meatxu guzti hoien erresponsabilidadearen parte bat)

    Reply
  6. beste neu

    Ni neu, PPk ere “harreman zuzena” dauka frankismoarekin eta ez zaie ilegalizaziorik jartzen zigor bezala. GAL PSOE eta garaiko gobernuik sortu zen eta hortxe dabiltza ilegalizatuko dituzten beldur haundirik gabe. Beste hainbat partidu ultraeskuindar, beste hainbeste.
    Gainera gauza bat da presoen eskubideen alde egitea, Egunkaria sortzea, partidu batean militatzea… eta bestea ETAn sartzea
    Erantzutea ere ez du merezi baina, zuk begiak, nahi dituzunean bakarrik irekitzen dituzu, ezta?

    Reply
  7. Ni neu

    Erantzutea hain zaila al zen?

    “Gainera gauza bat da presoen eskubideen alde egitea, Egunkaria sortzea, partidu batean militatzea… eta bestea ETAn sartzea”

    Epaiketetan ETA-rekiko erlazio zuzenak frogatzen saiatzen ari omen dira. Epaiketa bukatu aurretik nola dakizu erlaziorik ez dagoela?

    Eta epaiketa bukatu eta frogatuko balute espetxeratutako askok adibidez ETA-rentzako dirua bideratzen zutela?

    Epaiketak euskaldunon kontra edo independentzia nahi dutene n kontra direla esatea bai dela begiak istea. Ez al dago gauza horiek berak eskatzen dituen jende mordoa E.H-an ilegalizazioen beldurrik gabe daudenak? (Aralar, EA etab.)

    GAL-ek eta PP-ren frankismoarekiko loturek zer ondorio dakartza, zure ustez? Estatu honen ezlejitimotasuna eta bakoitzak nahi duena egiteko askatasuna?

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude