Kitto. Egin dut, asko kostata eta nagikeria gaindituta egin dut aldaketa Movable Type zaharra bazter utzi eta WordPress berrira egin dut saltoa. Azken bertsioa instalatu dut (1.5.1.3) eta egin dudan lehenengo gauza spam iruzkinak garbitzea izan da. 2500 pasatxo ziren baina gehienak detektatu ditu WPek eta bistatik kendu ditu minutu gutxian. Orain nahiko xaloa ageri da bitakora baina gauzez betetzen joango naiz, ez baita erraza izango lehen nituen gauza guztiak agertzea. Txantiloietan sartu eta itxura euskaratzen hasiko naiz.
Hurrengo urratsa interfazea euskaratzea izango da baina horretan uste dut momentuz ez dudala laguntza handirik aurkituko…
Wordpress euskaraz nola instalatu azaltzen duen testu baten bila ibili naiz, Sustatuko albiste-eztabaida hau aurkitu dut, baina bertan ez dute NOLA egin behar den azaltzen. Itzulpena Urliak ala Berendiak egin duen, Rosetta, Ubuntu edo Txumatxarekin egin behar den (erabat galduta nabil) eta po edo mo nondik eskuratu behar diren (ez da argi geratzen non den azken bertsioa) eta polyglot-ek errakuntza ematen duen… Barka baina ez dut piperrik ere ulertzen eta uste dut WP instalatzera ozta-ozta heldu diren beste asko ere nire moduan galdurik ibiliko direla.
Tira, Librezaleren barruan sortu da WordPressen euskaratzearen inguruko bitakora bat, WordPress-en, noski. Hala ere, bertan ere ez dut aurkitu NOLA egin behar den, sartu orduko galdu bainaiz xehetasun artean. Informatikariei askotan ahazten zaie hasieratik abiatuta neofitoentzako azalpenak ematea.
Azkenean aurkitu dut NOLA egin azaltzen duen orrialde bat Gorkaren bitakoran. Baina, noski, hau bertsio zaharrago baterako zen eta, funtzionatuko du nirearekin ala prozedura aldatu da? Ingelesez aurkituko nuke, seguruenik, informazioa, baina itxarongo dut, momentuz bestelako zereginik ere badaukadalako.
Kaixo Jabi: Asko gustatzen zait zure bitakora aldaketa. Nahiko txukuna geratu zaizu. Badakit asko kostatzen zaizu baina lasai egon nire ustez oso ondo egon da. Espero dut uztailan jarraituko duzue irratia.com. Beno Jabi ondo segi eta ondo pasa oporretan.
Kaixo Jaime, pozten nau aldaketa zuri gustatzeak. Asko kostatu zait batez ere lehengo post-en IDak eta wordpressekoak bat etortzea lortzea eta ondoren .htaccess bat sortu behar izan dut post bakoitzaren desbideraketa lortzeko. Ondorioz, lehen Googlek indexatuta edo lotura batean agertzen zen artikulu bakoitzaren lotura orain WordPresseko artikulu berberera desbideratzen du.
Adibidez, helbide hau jartzen baduzu:
https://www.sarean.com/sarean/000479.html
automatikoki honetara eramango zaitu nabigatzaileak:
https://www.sarean.com/sarean/479
Eta sentitzen dut, baina uztailean ez dugu irratsaiorik egingo. Hala ere, lehengo hiru irratsaio berreskuratu eta mp3 formatoan jarri ditut entzungai, tartean lehenengo saioa.
Jabi, Orain konturatu naiz txarto esan dizut hillabete Irratia.com. Nahi dut esan Iraila. Gutxi gora behera noiz hasiko duzue berriro Irratia.com ? Beno Jabi ondo segi eta ondo pasa oporretan.
Agur Jaime
Kaixo, rss erabili nahiko nuke eta errorea ematen dit, ez dakit ea aldaketa dela eta izango den. Lehen aldia da orri honetara sartzen naizela baina itxura aparta dauka. Feedreader duela gutxi ezagutu dut baita blogen mundua ere.
Aupa, nik begiratu dut eta ondo dabil:
https://www.sarean.com/sarean/feed/
Noski, aurreko bertsioaren rss-ak ez du balio dagoeneko eta beraz harpidetza aldatu beharko duzu berrira. Gauza bera egin beharko dute Bloglines erabiltzen dutenek eta Aurkikoek ere, esaterako.
Aupa Jabi
A ze kasualitatea! Datorren ikasturterako prestatzen ari naizen proiekturako aukeratu dudan txantiloi bera aukeratu duzu. Dotorea da ezta?.
Nik lortu dut WordPress-en “Back-end” edo administrazio eremua euskaratzea. Sustatun irakurritakoa jarraituz ez dut arazo gehigirik izan. Bestalde, tarte bat hartu dut ingeleraz dauden fitxategiak euskaratzeko. Tarteka Tumatxara jo dut beraiek proposatzen dituzten hitz aldaketak erabiltzeko, beste batzuetan, berriz, nire tankera eman diet itzulpenei.
Helbide elektroniko bat ematen badidazu bidaliko dizkizut euskaratutako fitxategiak eta administrazio eremua euskaratzeko jarraitu ditudan pausuak. Zure esanetara….
Pingback: IKTeroak :: Nola euskaratu Wordpress :: July :: 2005
Bidalketa hau egin zenuen egun berean, bila zenbiltzan NOLA hori argitaratu nuen WordPress-Eu webgunean, programa nola instalatu azalduz eta euskaraketa ere nola egiten den argituz.