Author Archives: Jabi Zabala

Agur Guebs, agur euskarazko hosting-ari

Enpresa-kontzentrazio prozesu baten ondorioz, webguneen ostatatzea euskaraz eskaintzen zuen Guebs enpresa desagertu da eta bezero guztiok, derrigorrez, Axarnet enpresa espainiarrera eraman gaituzte. Aldaketak arazo tekniko ugari sortzeaz gain, tratu hurbila eta euskarazkoa desagertzea ekarri du. Duela hamar urte, Guebs enpresak Euskal Herritik eta euskaraz ostatatze zerbitzua eskaintzen zuela jakin ondoren, bertora aldatzea erabaki genuen hainbat… Read More »

Kristobal Kolon, Hispanitatea eta euskaldunak

Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen da Espainian. Arrazismoan eta zapalkuntzan oinarritutako enpresa izan zen Abya Yalaren (Amerikaren) kolonizazioa, eta egungo espainiar askok harro aldarrikatzen dute Espainia proiektuaren abiapuntua markatu zuen ekimen fundazionala eta definitorioa. Amerikan, berriz, indigenen erresistentziaren nazioarteko eguna aldarrikatzen dute gero eta lagun gehiagok. Proiektu horren biktima izan diren herrien eguna beharko lukeen… Read More »

Bizkaibus galduta dago sarean

Larunbat goiza, kalean nago, Bilbon. Hiria esnatzen ari den ordu horretan Bizkaibus zerbitzuaren autobusak hiriaren jaun eta jabe direla dirudi. Hurtado Amezaga kalean bus berdeak baino ez dira ikusten, atzera-aurrera. Ondarroara joan nahi dut eta sakelakoari galdetu diot, Google jakintsuari. “Bizkaibus” aurkitzeko eskatu diot baina, emaitzetan webgune propiorik ez, soilik Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean galdurik… Read More »

Tricicle-ren iragarkiak hautsak harrotu ei ditu Espainian…

Eta zergatik? Sarean Tricicle taldeko kideek Danacol esnekien iragarkiak “polemika sortu” duela diote Espainiako hainbat webgunetan. Bikoizketa txarragatik ala jatorrizkoa katalanez egina izateagatik? Egia da bikoizketa zozoa dela, baina kritika gehienen atzean dago jatorrizkoa katalanez izatea eta espainierara bikoiztua izatea. Ezohikoa da hori, ez ordea ingelesez egiten direnak gaztelaniaz ematea, baina ez dut inoiz horiengatik kritikarik… Read More »

Oskorrirenak

Nor bere garaiak osatzen du, interes, zaletasun, joera politiko eta gustu pertsonalak baldintzatzen eta bideratzen. Nire kasuan, 13 eta 16 urte bitarteko adina izan zen, nire pentsaeraren eta ondorengo ibilbidearen oinarri garrantzitsuak ezarri ziren aro kritikoa, euskaltzaletu eta euskaldundu nintzen garaia. Oskorrirekin batera jaio nintzen, baina haurtzaroaren laino lausotik nerabezaroaren aro kritiko horretara iritsi arte ez nintzen hainbat… Read More »

“Gerezien denbora” kantuaz eta bere esanguraz

Industrializazioa, langile-borrokaren hastapenak, lehenengo grebak eta errepresioa ageri dira Gerezien denbora pastoralean. Larunbatean Barakaldon izango dugun pastorala bertara ekartzea oso ideia aproposa izan da, industria eta bera posible egin zuten langileak gogoratu behar baitira. Borroka, errepresio, sufrimendu eta lorpenen historia hori ezkutatua eta behar baino ahantziagoa izan dugu, historia ofiziala botereak idazten baitu, han eta hemen. Izenburua… Read More »

Ipuin kubatarra

Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera esnatutakoan konturatzen da norbera ametsaren logika faltaz. Beste… Read More »

Kobane, Irun, kurduak eta gu

Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, eta aktualitateak, noski, beste arreta-gune batzuk ditu… Baina… Read More »

EGUNKARIAri eskertza eta “auzi ekonomiko” berria #babestuberria

Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira. Bertan, EGUNKARIAn ezagututako aspaldiko lagunekin topo egin eta, gero, kuku egin nuen erredakzioan, beste batzuk ere agurtzeko. Biharamunean, agian bisitak oroimena berpiztu zidalako-edo, aspaldi zabaldu… Read More »

Gure aitari etxea (Gabriel Arestiren Bilbo Zaharberrituan)

Gaur Gabrielen urtebetetzea denez, Luigi Anselmiri lapurtutako bertso hau (Gabrielen LEKUA disko-liburutik) oso egokia dela uste dut. Gure aitari etxea kendu diote gaur. Banku-jabeek, epaileek, otsozakurrek, lukurreroek… Errentak eta interesak ordaindu gabez, goian zerua eta behean lurra utzi dute gaur gure aita. Eskuak eta besoak ez dizkigute oraindik moztu; odola badugu zainetan, omen bularrean arima… Baina… Read More »