Who killed the electric car?

AEBetan egun 4 dolar inguru kostatzen da gasolina galoia, euskarara itzulita, 0,84 euro litroa. Noski, eurentzat onartezina da gu orain konformatuko ginatekeen prezioa, baina garestitzeak herritarrei kezka eragin die. Boteretsuek sortutako status quo horren logika maltzurra eta zilegitasuna agerian uzten duen film dokumentala estreinatuko da datorren astean AEBetan: Who killed the electric car? izenburukoa. 1996an… Read More »

Edan, ian, lo, zentsuratu?

Ostiraleko Berrian, azkenik, berba horiek (edo batzuk bederen) argitaratu ziren. Baina zergatik ez da Iruña-Veleiako aurkikuntzen gaineko ia ezer azaldu Espainiako komunikabideetan? Nahikoa da gaztelaniazko Google Newsen buelta bat ematea (gaur arteko) ia aipamen guztiak bertoko prentsakoak direla egiaztatzeko. Azken lau egunotan bakarrik Telecincon aipamen bat eta El Paisen gaur beste bat. Hain bitxia da… Read More »

Lou Reed Tolosan, “Orhipean” irakurtzen?

Kasualitateak, bai. Lou Reed aspalditik miresten dudan musikaria da, baina letragile-olerkari bikaina eta argazkilaria ere bada tipoa. Erakusketa egin du berriki honelako argazkiekin (kasualitatez, nik ere motibo berari egin nion behin argazki ez hain ikusgarria). Egunotan irakurtzen ari naiz oparitu didaten Atraviesa el fuego liburua, argazkikoa, berak bere letrekin osatua: letrak ingelesez eta gaztelaniara itzulita.… Read More »

Uzbeko? Ez, euskara

Dailymotion blogged video Batzuetan, askotan, arreta euskaraz lortzea arapahoe hizkuntzan eskatuta baino zailagoa da. Telefonoa euskaraz izeneko kanpainia baten bideoa aurkitu dut sarean. Arreta euskaraz eska dezagun animatu nahi gaitu Kontseiluak iragarki tragikomiko honen bidez. Errealitateak, hala ere, fikzioari aurrea hartzen dio sarri, tamalez…

Eramangarri berria: Mac barik PCa aukeratu dut oraingoan

Maczale sinestuna nintzen duela hamar urte. Komunikazioaren arloan lan eginez, autoedizioa, diseinua, segurtasuna… Faktore asko ziren Mac-eroak gutxiengo jaso horretako kide harro sentiarazten gintuztenak. Baina gauzak aldatuz joan dira denboraren podazuz eta aukera ez da lehen bezainbat argia niretzako. Eramangarri berria erosi behar eta, hainbat buelta eman ostean, azkenik PC bat aukeratu nuen duela hilabete.… Read More »

Orhipean ingelesez, gure burua munduan aurkezteko liburua

Egunotan liburu azoka dugu Bilbon eta haren inguruan egitarau interesgarria osatu dute antolatzaileek. Hala ere, Interneten ez dut ez egitaraua ez azokaren inguruko webgune ofizialik aurkitu. Pena da, baina nago liburu saltzaileek ez dutela oraindik barneratu egitaraua osatzeaz gain, sarean haren berri eman behar dela, editore gehienek, salbuespenak salbuespen, sarea ulertu ez duten bezala. Iragan… Read More »

Salaketa: ondare naturala eta historikoa suntsitzen ari da Diputazioa Uribe Kostan

Benetan haserretu nauen triskantza ikusi dut lehengo asteburuan Larrabasterran. Gerrako Burnizko Gerrikoaren ametrailadora habiak eta bunkerrak suntsitzen ibili dira egunotan, gure ondare historikoa suntsitzen. Epaitegian salaketa jartzeko moduko suntsiketa. Mendi bat OSORIK jan dute makinek, malda osoa, tontorreraino. Triskantza ekologikora ohituta gaude azkenaldion, agintariek tarteka ekologista mozorroa janzten duten arren. Kontua da aurrerabidearen izenean saldu… Read More »

Piterman eta Grande-Marlasca

Bien aurrean galdera bera etorri zait burura, haien berri izan dudanean: Nondik arraio atera da tipo hau? Egungo futbolaren, futbol profesionalaren miseriak ederto islatzen du lehenengoak. Futbol taldeak SA enpresak dira eta akziodun nagusiak kontrola dezake erabat. Ekialdetik etorritako enpresa gizon ausartak enpresaren kontrola eskuratu du eta legea du bere alde. Beste aldean, Alaveseko zaleak… Read More »

Matrako gogoan, Matrako jaialdia

2004 azaroan lagun bat galdu nuen, Joseba Sanchez, Matrako askorentzat. Minbiziak eraman zuen eta lur jota utzi ninduen haren heriotzak, triste eta amorratuta aldi berean, gu utzi baino bi egun arinago bera bisitatu bainuen ospitalean eta oso efektu bortitza eragin zidan aspaldiko laguna, lagun sendoa, alaia, jatorra eta bizia zena hain makalduta ikusteak. Ez nuen… Read More »

Aminetu eta Maima gure artean

Gurean da Aminetu Haidar, larunbatean heldu zen Loiuko aireportura emakume saharaui hau. Mendebaldeko Saharako gune okupatuetan saharauien eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka baketsuaren ikurra bilakatu den andre honek hainbat sufrimendu pairatu behar izan ditu eta azkenik lortu du handik irtetea, guri saharauiek euren lurraldean jasaten duten zapalketaren berri emateko. Gaur arratsaldeko zortzietan horri buruzko… Read More »