Emakumearen eguna eta euskal esaeren bilduma misoginoa

Sareari esker jakin dut martxoaren 8aren ustezko abiapuntu historikoa ez dela benetakoa. Fabrika batean baldintza txarretan zeuden emakume asko hil ziren New Yorken, baina beste data batean izan zen eta lehenagotik aldarrikatzen zuten emakume sozialistek emakumearen egun bat AEBetan. Martxoaren 8a 1914an aukeratu zen estreinakoz, gerraren aurka protesta egiteko. Dena dela, emakume askorentzat ezezaguna eta… Read More »

Oleguer eta zapatagileen erretorika ustela

Futbola, ditxosozko futbola… Gizarte honetako opioarekiko distantzia mantendu nahi izan arren, noizean behin heltzen zaizu baloikadaren bat aurpegira, gutxien espero duzunean gainera. Gero eta irmoagoa da ene baitan hura debekatu eta kirolen zerrendatik kendu beharko luketen sinismena. Lehia zikina, deportibitate eza, vedettismoa, oroz gainetik irabazi beharra… Eta guztiaren atzean dirua, dirua eta dirua, kopuru iraingarri… Read More »

Niri buruz ez dakizkizun bost gauza

Katixak pasatu dit meme edo memelokeriaren marroia, hari Luistxok pasatuta. Luistxok bezala zer ez kontatu asko dudanez, zer demontre kontatu ibili naiz mamurtzen. Hona hemen niri buruz ez dakizkizun bost gauza, harrigarriak izanagatik denak egiazkoak: 1. Luistxok bezala, neuk ere futbolaz idatzi izan dut inoiz, behin Egunkarian baja bat kubritzeko beste bat inor ez eta… Read More »

An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean

Bost urtean behin klima aldaketaren zantzuak bilduz egiten duten txostena aurkeztu berri dute eta dagoeneko teoria baino erabat frogatuta dagoen kontua dugu. Gero eta beroago dago lurra. Iaz aurkeztutako An Inconvenient truth filma etorri zait burura, lehengo egunean ikusi bainuen. Gaztelaniaz Una verdad incómoda izendatu dute. Tipoaren autobonbo mitina da erdia, baina beste erdia egiazki… Read More »

DEIAn elkarrizketa, irratia.com dela eta

Lehengoan Gotzon Uribe lagunak elkarrizketa egin zidan Deiako Ortzadar gehigarriarentzako, irratia.com dela eta. Irratiak, blogak, sarea eta nire ohiko aldarrikapenak izan genituen hizpide. Argiaren Harian agertu zen aipamena baina Interneteko edizio irekian agertu ez zenez, hona dakartzat galdera-erantzunok. Interesa bai baina Deia irakurtzerik izan ez zuenarentzat, nik botatakoen gainean iruzkinik egin nahi duenarentzat… A, eta… Read More »

Zergatik borrokatzen dute AEBek?

¿Porque luchamos? goiburua du gaztelaniara itzulita La2-ek iaz eman zuen erreportaia interesgarriak. Google bideoetan aurkitu dut Why we fight dokumental hau. AEBek euren inperio globalaren indarra armadaren bidez bermatuta, zapalkuntzan oinarritzen duten bitartean, bertako jendeak barrutik euren inperialismoaz duten ikuspegi murritza eta erabat itxuraldatuaz jarduten du lan honek. Amerikar gerra makinaren azterketa bikaina egiten du… Read More »

Agur, Euzkaltel

Euskaltel-Orange gatazka azken txanpan sartzen ari da egunotan. Hainbat lekutan aipatu da afera eta nik ez dut hemen berriro azalduko. Nire kasua azalduko dut, zergatik moskeatu naizen Euskaltelekin eta azkenean Orange zergatik aukeratu dudan. Ez, nik ez dut Laisekaren moduan negarrik egingo, berak bai, arrazoiak ditu negarrerako Euskaltel uzteagatik. Aitzitik, ni pozik nago Orangekoek oparitu… Read More »

Barajas, qui prodest?

Azken urteotan ETAren erabaki eta ekintza bakarrarekin bat etorri naiz: su-etenarekin. Gainerakoan bere estrategia eta ekintza gehienak ulertezinak iruditu zaizkit, teorian erdietsi nahi diren helburuen kontrakoak, burubako batzuek gidaturikoak. PP goratu zuten botereraino, haren propagandista nagusia izan dira politikariak, enpresariak, sukaldariak, trenaren edo autobusaren zain zeuden langileak eta zibil errugabeak garbituz, gero eta ekintza dorpeagoak… Read More »

Google maps/earth-ekin bidaiatzen

Gabonetan ez naizenez inora joango, bada, benetako bidaien ordezko merkea izan daiteke Google Maps zerbitzuarekin mundua ikustea, edo Google Earth programarekin. Esaterako, Egipton amazigh jendea, hizkuntza eta kultura bizirik diren leku bakarra, Siwa oasia ikus dezakegu Googlen, Libanon bonbardatutako Tiro hiria, Mendebaldeko Saharan Dakhla hiria, Hego Afrikako Capetown, Indiako Taj Mahal Casablancako meskita erraldoia, Argentinan… Read More »

Pascual Molongua, frontman errebelazioa

Lehengo egunean Txakurkalearen aurkezpena izan genuen Kafe Antzokian. 5×8 kolektiboak ideia sortu eta hainbat lagunek esku hartu dute proiektu multimediatiko honetan. Zazpikaleetako txakurren gaineko DVDa egin dute, bertan bizi diren edo ibiltzen diren hainbat txakurren ibilerak islatzen. Honi loturik, dokumentalaren irudiak lagunduz, soinu banda bitxia osatu dute bertoko hainbat artistaren kolaborazioekin eta haren CDa argitaratu… Read More »