SGAEko "lagunak" elkartasun ekimenetatik dirua poltsikoratzen

Badakizue aspalditxotik Googlen SGAE bilatuz gero nabarmen ageri dela SGAE=ladrones izenburuko post bat. Testua aspaldikoa izan arren oraintsu jaso du egileak elkarte mafiosoaren mehatxua. Tamalez ez da lehenengo aldia SGAEk elkartasuna bideratzeko ekimenetatik dirua poltsikora eramaten duela, artistek eurek egile eskubideengatik kobratzeari uko eginda ere. Prestigeren afera izan zenean ere Nunca Mais plataformak antolatutako jaialdi… Read More »

Heroi mozkorraren bideoa

Batzuetan kamarak heroiaren magia guztia deusezten du… “Neskato madarikatua, sar ezazu kamara hori %$·”&tik” egongo da pentsatzen gure David fantastikoa. Sekula ordu txikitan kristolako atxurrarekin hozkailua asaltatu ez duenak bota beza lehen harria…

Vendo costo de guena calídas ha chabale rollao

Luistxoren gaztelaniazko blogean irakurri dut albistea eta gero beste hainbatetan ageri dela ikusi. Marcosek DIY (Do It Yourself) marketing tresnak ederki erabiliz egin du bere negozioaren publizitatea, geolokalizazioa barne. Harrigarriegia dela egia izateko… Eta zer? Ez al du eskubiderik oktabilla batzuk banatzeko bere zerbitzuen eta lokalaren deskribapen zehatza eginez? Iruña-Veleiakoak egiazkoak ote diren antzeko eztabaida… Read More »

Gernika, gaur 70 urte

Gaurko lako batean gertatu zen, jada 70 urte igaro dira eta gero eta gerrako lekuko gutxiago geratzen dira gure artean, bizirik daudela, zor zaien aitortza eta omenaldia jasotzeko. Hala ere, aurreko urteurrenetatik ezberdin ikusten dut giroa aurten, oroimen historikoaren berreskurapenerako lanak eta kontzientziak aurrerapauso handiak ari baitira ematen azkenaldion. Agian horregatik irakurri ditut gerraren inguruko… Read More »

Saharauiekiko bizipena, Bikilak kontatua

Mendebaldeko Sahararen afera ezagututakoan etortzen zaigun hausnarketa da, zeinen hurbila eta era berean ezezaguna den orohar gure gizartean herri honek azken 32 urteotan bizi izan duen tragedia. Etenik ez du basamortuko siroco haizeak eta haizeak izendatzeko saharauiek riah erabiltzen dute. Begietan, ahoan, belarrietan hautsa sarrarazten duen haize horren kontra borrokatzen da Saharako Maratoian esku hartzen… Read More »

Saharauien erbestetik blogeatzen

Sarearen mirariak! Errefuxiatu saharauien Dajla kanpamendutik ari naiz idazten blogean. Zinema jaialdia dago hemen egunotan. Aljeria hegoaldeko puntan daude saharauien kanpamenduak, Tinduf hiriaren inguruetan, eta horietan Dajla da kanpalekurik urrunena, handik 167 kilometrora. Urrunago egonik baztertuago bizi izan dira beti dajlarrak, “erbestearen baitako erbestean”, diotenez. Aurten kanpamendu honetan egokitu da urtero Javier Corcuerak eta beste… Read More »

Lau urtez blogari

Lau urte igaro dira jada sarean.com hau publiko egin nuenetik. Sarean bertan dagoen garapen abiadura ikaragarrian ematen du denbora gehiago igaro dela, lehenengo euskarazko blog pertsonal hau agertu zenez gero ehunka sortu baitira daborduko. Erabat onartuta daukagu euskarazko blogosfera badela, benetan kontaezinak direlako gure hizkuntzan idatzitako blogak, baina hori pentsaezina zen duela lau urte. Lehengoan… Read More »

Sopelako esaera zaharren txapelketan

XIV. edizioa jada, sinistu behar gero! Lehengo larunbatean Sopelan izan nintzen, urtero bertako Nikola euskaltegiak antolatzen duen esaera zaharren lehiaketan. Aurretik hiru aldiz egonda nengoen, baina urte batzuk joan barik eman ostean, aurten bueltatzea erabaki nuen… Ez nintzen damutu. Giroa benetan aparta izan zen egun osoan, bai goizeko poteo-kanporaketan, baita bazkalosteko finalean ere.

Ruper eta Piris bikote bikaina

Ederra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oñatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat… Read More »