Category Archives: Tartea (berria)

Zentsuraren gainetik

Prentsa askatasunik ez dagoen herrialde askotan gobernuek komunikabideak itxi ostean Internet bilakatu da zentsura saihestuz informazioa hedatzeko bide bakarra. Sareak ematen duen askatasun horrek beste aurpegi bat badu: gartzelaratutako internautena, baina sarean bertan eraso horiei emandako erantzuna ez da makala izaten.

Kontrol sozialerako etiketak

Teknologia berriak gero eta gehiago kontrol sozialerako erabiltzen dira eta gero eta zailagoa dugu gizaki arruntok horretaz jabetzea. Horietako bat radiofrekuentzia bidezko identifikazioa da, RFID bezala ezagutzen den teknologia. Oso etiketa txikiak gure arropen artean edo azalean jarrita, gure mugimendu guztiak jarrai daitezke. Hobetzen eta merketzen den neurrian, RFID teknologiak gure pribatutasuna ezerezean utziko du,… Read More »

Entziklopedia librea sarean

Jakintza biltzeko eta jendartean zabaltzeko egitasmoa izan zen entziklopedia. Bera izan zen ilustrazioaren abiapuntua eta egungo jakintzaren gizartearen abiapuntua. Sarea bera entziklopedia erraldoi moduan uler daiteke eta bilatzaileak bertako aurkibideak lirateke; Aurki bezalako direktorioak gaiak aurkitzeko aproposak dira eta Googlek gako-hitzak topatzen lagunduko digu. Interneten badira ohiko entziklopedien online bertsioak, baina sarerako propio eginiko entziklopediak… Read More »

Internautak sailkatu nahian

Sarea beti gauza ilunak, deigarriak baina azpimunduarekin lotutakoak gertatzen diren lekua da ohiko hedabideentzat. Askotan ez dira konturatzen Internet ez dela berez leku jakin bat, gizarte osoaren isla baino, unibertso ezberdin asko sar daitezkeen komunikazio sarea besterik ez da. Baina gauza bat Interneten gertatu dela esatea nahikoa da masa beldurtzeko eta topikoak zabaltzeko. Noski, beti… Read More »

Bideo digitalak nola sortu

Iragan astean nork bere bideo interesgarriak besteekin trukatzeko sareak ematen duen aukeraz jardun genuen. Aktibismo telematikoak bideoak trinkotuta eMule bezalako truke sareen bidez hedatzeko modua aurki dezakeela azpimarratu genuen, oraindik bide hori oso jorratuta egon ez arren. Gaurkoan banaketaren aurreko urratsei erreparatuko diegu, hau da, bideoak filmatzeko, editatzeko eta formatu trinkotu horietara moldatzeko moduei.

P2P sareak aktibismorako

Bideoak (normalki film komertzialak) eta bestelako artxiboak trukatzeko erabiltzen diren truke sareak bestelako dokumental alternatiboak eta albiste zentsuratuak ere banatzeko erabil daitezke. Horretan hasi dira ekintzaile batzuk. CNNk zentsuratutako albisteak, Medem-en Euskal Pilota, Michael Mooreren Fahrenheit 9/11 eta beste hainbat film sarean eskura daitezke dagoeneko, eDonkey/eMule edo Bittorrent bezalako sareen bidez. Beste batzuk KaZaA, Limewire… Read More »

Usteltze digitalaren mehatxua

Egun digitalizatzea da joera, testuak, artea… Jakintza oro datu bihurtu, eskaneatu, digitalizatu behar ditugu gal ez daitezen, informazio hori aldaezin, urraezin bihurtzeko. Zeroak eta batak erabateko konponbidea bailiran aurkezten zaigu digitalizazioa… Baina nork bermatzen digu egun euskarri digitalean daukaguna 50 urte barru irakurgarria izango dela?

Haririk gabeko etorkizuna

Ordenagailuak Internetera konektatzeko eta sare txikiak osatzeko haririk gabeko komunikazioa gero eta hedatuagoa dago. Hasieran kableak ezarri beharraren lanak kentzeko pentsatu zen arren, irrati uhinak norberaren etxetik urrunxeago heltzen dira. Ez askoz gehiago, emititzen duten potentzia legez mugatuta baitago miliwatt gutxi batzutara, beste komunikazio batzuetan eta gure osasunean eraginik izan ez dezan. Baina edozein etxetan… Read More »

eBay indartsuaren enkantua

Enkanteak Interneten egiten dituen enpresa aitzindaria dugu eBay, 1995an sortua, puntucom enpresen eztandatik bizirik irtendako bakanetarikoa. Are gehiago, eBay irabaziak dituztenen artean dago eta aurten Wired aldizkariak atera ohi duen Interneteko 40 enpresen sailkapenean 5. lekuan ageri da. Bere zerbitzuak sekula erabili ez ditugunoi zaila egiten zaigu arrakasta hori ulertzea, baina horrela dela berresten dute… Read More »

Bidaia eskuragarriak egunotan

Gero eta bidaia gehiago erosten dira sarearen bidez, ez bakarrik hegaldi merkeak, edozein agentziatan aurki daitezkeen oporretarako pakete turistikoak ere sarean aurkituko ditugu. Azken egunotan sekulako eskaintza merkeak ateratzen ari dira agentziak, ia behe denboraldikoak, eskaintzen ugaritasunak eta euren arteko lehiak bultzatuta. Astebete Kanarietan edo Ibizan 300 eurotik hasita, Gambian 380 eurotan, Korsikan 290 eurotan,… Read More »