Category Archives: nire i-bilerak

Tricicle-ren iragarkiak hautsak harrotu ei ditu Espainian…

Eta zergatik? Sarean Tricicle taldeko kideek Danacol esnekien iragarkiak “polemika sortu” duela diote Espainiako hainbat webgunetan. Bikoizketa txarragatik ala jatorrizkoa katalanez egina izateagatik? Egia da bikoizketa zozoa dela, baina kritika gehienen atzean dago jatorrizkoa katalanez izatea eta espainierara bikoiztua izatea. Ezohikoa da hori, ez ordea ingelesez egiten direnak gaztelaniaz ematea, baina ez dut inoiz horiengatik kritikarik… Read More »

“Gerezien denbora” kantuaz eta bere esanguraz

Industrializazioa, langile-borrokaren hastapenak, lehenengo grebak eta errepresioa ageri dira Gerezien denbora pastoralean. Larunbatean Barakaldon izango dugun pastorala bertara ekartzea oso ideia aproposa izan da, industria eta bera posible egin zuten langileak gogoratu behar baitira. Borroka, errepresio, sufrimendu eta lorpenen historia hori ezkutatua eta behar baino ahantziagoa izan dugu, historia ofiziala botereak idazten baitu, han eta hemen. Izenburua… Read More »

Ipuin kubatarra

Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera esnatutakoan konturatzen da norbera ametsaren logika faltaz. Beste… Read More »

Karibu Festa, euskal artistak Kongokoekin

Picha kulturgunea Kongoko Errepublika Demokratikoko (Kongo-Kinshasha) Lubumbashi hirian dago, bertako artistek zuzenki kudeatzen duten kultura gune bakarra da eta eurentzako laguntza batzeko Ruper Ordorika, We Are Standard, El Mentón de Fogarty, Francis Deseo, Kutxi Marea, Drogas (Barricada), Eñaut (Ken Zazpi), Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Gari, Jon Maia, Yogurinha Borova &… Read More »

Iruzkinetako Spam-a euskaraz ere

Gaur aurkikuntza bitxia egin dut, moderatzeko zain zeuden iruzkinak berrikustean: euskaraz idatzitako spam mezua. Euskaratze automatikoak dexente hobetu dira azkenaldion eta, hori baliatuta, blog bakoitzean bere hizkuntzan idatzitako spama jartzen dabiltza spamerrak. Beste hizkuntzetan ez da joera berria, baina euskararen kasuan, honetatik libre ginela uste genuen oraino: Ona duzu eguna. Zu oso benetako mailegu bila?… Read More »

"For those about to pay", AC/DC ekartzearen negozioa

Beti izan naiz AC/DC taldearen zale handia, ziur aski gitarra elektrikoarekin (zein imaginarioarekin) gehien bertsioneatu dudan taldea izango da Bon Scott defuntuarena (batez ere haren garaiko diskoengatik). Horregatik iaz azkenik BECera etorriko zirela jakin nuenean Bartzelonarako hartua nuen sarrera saldu eta Barakaldorako bi hartu nituen prezio beragatik. Gozatu nuen ikuskizunarekin -hori baita gehienbat- eta Angus… Read More »

Lost seriea amaitzear

Azken urteotako telebista serierik entzutetsuena amaitzear dago. Bihar gauean (astelehen goizaldean) emango dute Lost (Perdidos – Les disparus) seriearen azken kapitulua, AEBetan eta mundu osoan aldi berean, 2004an abiatutako kontakizuna amaituz. Milioika zale dituen seriea zinezko fenomeno mediatiko eta soziala dugu, Interneten isla berezia duena. Hasieratik amaierara arte hari bat jarraitu du serieak 121 kapitulutan,… Read More »

Bilbo-Portsmouth-Bilbao

Portsmouth-Bilbao-Portsmouth ofizialki eta guretzako Santurtzi-Portsmouth-Santurtzi, eskaintza merke bati esker ibilbidea egin eta Pride of Bilbao ontzia ezagutzeko aukera izan genuen iragan astean, lagun batek eta biok. Urte hasieran P&Ok iragarri zuen linea hau kentzeko erabakia, errentagarria ez dela argudiatuta. Beraz, ontziak irailaren 27an azken bidaia egingo du. Bizkaitar gehienok ferryari bizkarra emanda bizi izan gara… Read More »

Eroski Contigo… Nirekin ez behintzat

Urrian idatzi nuen hemen Eroski Contigo tarifa goraipatzen eta uneko onena zela esaten. Halaxe zen eta, esan nuen moduan, ahal bezain laster erabakia nuen horretara pasatzea. Hor hasi zen nire odisea telematiko-telefonikoa Eroskirekin. Laburbilduta: bost hilabete tardatu dute tarifa eskuratzeko ezinbestekoa nuen euren VISA txartela ematen, eta bitarte horretan eskaeraren arrazoia zen Contigo tarifa kendu… Read More »

Jolicloud, Ubuntu erraza netbookentzat (eta euskaraz)

Nire eskuetara endredatzeko heldu da Dell Mini 10v bat. Berez, Windows 7 starter sistema dakar 280 euroko Netbook edo eramangarri txiki honek. Diotenez Mac OS X instalatzeko netbook perfektua da, eta hori probatzea da nire asmoa. Baina bitartean, eta Windows ezabatu baino lehen, beste esperimentu bat egitea pentsatu dut: Jolicloud probatzea. Txiki hauetarako egindako Ubuntu… Read More »