Bilbo-Portsmouth-Bilbao
Portsmouth-Bilbao-Portsmouth ofizialki eta guretzako Santurtzi-Portsmouth-Santurtzi, eskaintza merke bati esker ibilbidea egin eta Pride of Bilbao ontzia ezagutzeko aukera izan genuen iragan astean, lagun batek eta biok. Urte hasieran P&Ok iragarri zuen linea hau kentzeko erabakia, errentagarria ez dela argudiatuta. Beraz, ontziak irailaren 27an azken bidaia egingo du. Bizkaitar gehienok ferryari bizkarra emanda bizi izan gara… Read More »