Category Archives: Beste

Bestelakoak

Bradley hil dute Oaxacan

Pare bat aste hemen ezer idatzi barik, eta ez da gai faltagatik. Hainbat konturen gainean idatz nezakeen: Egunotako beroaz, Bruselako eztabaidaz, Euskaltel-Orange aferaz, Ruperren lehengo eguneko kontzertuaz edo Xamarrek lehengoan aurkeztutako liburuaz… Baina Interneten bidezko informazio alternatiboa maite dugunok hunkitu gaituen gertaera bat aipatu nahi dut gaurkoan. Indymediako berri emaile Bradley Will hil dute Oaxacan.… Read More »

Euskaltel independentea?

Euskaltelek Amenarekiko harremana (menpekotasuna) hautsiko zuela iragarri zuen, ahopeka, duela pare bat aste. Bere buruari Euskal operatzaile globala deritzonak oraino ez du bere segapotoen sarerik ukan eta Amenaren zerbitzua saltzera mugatu da. EITB24ko Albisteak dioenez, aurrerantzean bere kasa ibiliko da Euskaltel, bere prezioak ezarriz eta Espainia osoan kontratatu ahal izango da. Javier Lopez de Armentiak… Read More »

Nor da terrorista? DAMen bideo ikusgarria

Dailymotion blogged video Aurrekoan aipatutako DAM rap talde palestinarraren bideoklip bat nabarmendu nahi dut oraingoan. Meen erhabi? galdetzen dute (youtube), nor da terrorista? Ferminekin batera BECeko jaialdian arituko diren palestinarrek. Bideoa egin dute, bideo ikusgarria, israeldarren errepresioa jasotzen duten irudi gogorrekin, eta Zera galdetzen dute: “Min erhabi, ana erhabi? kayf ‘erhabi wanarash bi bledi?” (Nor… Read More »

Deskontua Dreamhost hosting zerbitzuan

Duela urte eta erdi idatzi nuen hemen Dreamhost-en hosting merkea eta ona gomendatuz. Bada, bitarte honetan ez dut aparteko arazorik izan eta orokorrean balantzea erabat positiboa da momentuz. Ordura arte hainbat esperientzia txar sufrituta nengoen hosting zerbitzuekin eta horregatik gomendatu nuen aurkikuntza. Hainbat lagunek egin didate kasu orduz gero eta eskertzen diet, nire izena aipatuz… Read More »

Bukatu dira hondartza egunak (batzuontzat bederen)

Oporraldi labur baten ondoren hemen gaude bueltan, betiko lekuan eta jada behar genuen euri zitalak lagunduta. Beste batzuentzat, ordea, hondartzan ahuspez lehorreratzeko ordua heldu da. Espainiar tropen Libanoko entree ikusgarria, mundiala izan da, txo! Bakearen gurutzadako tropa iberiarrak infidelez beteriko lur santuan lehorreratu dira oso ekintza arriskutsuan. Egun argiz eta jendaurrean burutu dute arrakastaz operazioa,… Read More »

Iruña-Veleian bisitan

Araban egunpasa egin genuen barikuan, Silicon Lautadan. Azken aurkikuntzen oihartzunak animatuta, Iruña-Veleiara joan ginen, bisita gidatua hartuta. Adeitasunez eta xehetasunez, Rebecak den-dena erakutsi eta azaldu zigun euskarazko bisita gidatuan. Erabat gomendagarria da bisita, ondoko bideoan ikusiko duzuenez. Informazio gehiago nahi izanez gero, veleia.com webgunean aurkituko duzue, baita hitzordua egiteko telefonoak ere. Asko dago oraindik aztertzeko,… Read More »

Syd Barrett hil da

Egunero, ia-ia eguneko une bakoitzean musika bat izaten dugu buruan bueltaka. Batzuetan melodia kutreak izan ohi dira eta, Vaya semanita-n esaten zuten moduan, alukeria izaten da PPren sintonia, Koalaren Opá edo Amo a Laura modukoak eskapatzen zaizkigunean, burutik ahorako bidea eginda. Beste batzuetan, ordea, musika onak izan ohi dira, musikari ona aipatu digutelako edo ikusi… Read More »

Euskal weben ranking-ak: oker gabiltza berriro

Jakinmin naturala, alferreko obsesioa ala bestelako interesak? Ba ote dago sailkapen fidagarririk? Gure diskurtsoa norbaitek jasotzen duen jakin nahi izaten dugu web editoreok eta blogariok eta, egia esan, hedabide tradizionalen ondoan askoz errezagoa da Interneteko webgune bateko bisitarien gaineko datu zehatzak eskuratzea. Mezua heltzen den ikustea gauza bat da, baina besteekiko gure kokapenak gehiegi kezkatzen… Read More »

Espainiarren jokabidea, mundiala

Onartu behar dut ez zaidala futbola batere interesatzen. Munduko txapelketa hasi baino aste bi izan nuen mundialaren berri. Egunotan, hala ere, kezkatu nau jende askoren atxekimenduak Espainiako selekzioarekiko. Ez nabil Xabi Alonsori buruz, Bilboko kaleko jendeari buruz baino. Estraineko partida irabazi zuenean entzun nituen gool! batzuk eta bukaeran urruneko bolandera batzuk entzun nituen. Lehengoan ez… Read More »

MacGyverrez beste, euskaldunak Hollywood-eko zineman

Duela urte bi, eMulen aurkitutako MacGyverren serieko atal baten zatia webgune honetara igo eta hemen komentatu nuen euskaldunak zelako modu bitxian atera gaituzten zinean. Western zahar bat ere aipatzen nuen, orain dela urte mordoa ikusi bainuen telebistan Thunder in the Sun filma: euskaldunak Far West-era bidean, indioen kontra borrokan, harriak jaurtitzeko xisterak erabiltzen, irrintzien bidez… Read More »