Euskaltelek Amenarekiko harremana (menpekotasuna) hautsiko zuela iragarri zuen, ahopeka, duela pare bat aste. Bere buruari Euskal operatzaile globala deritzonak oraino ez du bere segapotoen sarerik ukan eta Amenaren zerbitzua saltzera mugatu da. EITB24ko Albisteak dioenez, aurrerantzean bere kasa ibiliko da Euskaltel, bere prezioak ezarriz eta Espainia osoan kontratatu ahal izango da. Javier Lopez de Armentiak argitzen duenez, Euskaltelek Operador Móvil Virtual (OMV) izeneko lizentzia eskuratu du eta horrek ahalbidetuko dio independentzia erlatibo hori. Ez du bere sare propioa hedatuko, hala ere, Vodafonerena erabiliko baitu. Beraz, operatzaile birtuala izango da, lehen bezala beste bati lotua. Galderak sortzen dira orain, baina erantzunak ez daude batere garbi eta badirudi Amenak erabiltzaileen gaineko ustezko eskubideak aldarrikatzen dituela, kontratua Euskaltelekin egin dugun arren Amenaren zerbitzua erabiltzen dugulako. Gaur llamada amiga horietako bat jaso dut Euskalteleko beste mugikor batetik eta Amenarena ordezkatu duen robotaren lokuzioa Orange-ren izenean mintzo zen. Norbaitek badaki ezer honi buruz?
Itxura denez Orange bilakatu da Amena (laranja koloreko beste arrazoi bat Euskaltelek harekin hausteko). Beraz, oraindik Amena-Orangeren bidez egiten ditugu Euskalteleko deiak. Horrek ez du esan nahi euren arteko liskarra baretu denik.