Lizentzia

Creative Commons LicenseWebgune honetako edukiak kopiatzeko eskubidea ematen dizut lizentzia honen arabera. Nireak diren lanen kopia eskubidea arautzeko Creative Commons lizentzien artean hau aukeratu dut eta ondorengo testua lizentzia horren euskarazko laburpena da, zehaztapen garrantzitsuak ere jasotzen dituena. Jatorrizko lizentzia, zehatzago azalduta, HEMEN aurki dezakezu, baita beste hizkuntza batzuetan ere: ingelesez (English), gaztelaniaz (español) edo frantsesez (francais), besteak beste.

Euskaraz eta laburtuta zera esan nahi du honek: nik hemen argitaratutako sorkuntza lanen jabea neu izanik, berauek (nik sortutako testuak, argazkiak eta gainontzeko multimedia artxiboak), osorik edo zatika, kopiatzeko, berregiteko, haietatik eratorritako lanak egiteko eta beste nonbaiten erabiltzeko baimena ematen dizudala, honako baldintzak betez gero:

  • Egilearen aitortza: lanaren egilea nor den aipatu beharko duzu berau inon argitaratzekotan, jatorrizkoa argitaratu zen web orrialdearen URIa (helbidea) ere aipatuz. Era honetan egitea aholkatzen dizut: Jabi Zabalaren idatzi honen jatorrizko bertsioa hemendik [jatorrizko artikulurako lotura] atera dut Creative Commons lizentzia baten arabera.
    edo
    This article by Jabi Zabala was extracted from [link to original article] under a Creative Commons Licence.
  • Berdin banatu: Nire lanetik eratorritako lanak banatu nahi izanez gero, lizentzia honen termino berberetan egingo duzu bakarrik.

Lizentzia honen baldintzetako edozein alda daiteke egilearen (neure) berariazko baimena eskuratuz gero.

OHARRA: Lizentzia honen eskakizunak neuk sortutako edukien kopiatzeari eta berregiteari dagozkio bakarrik. Webgune honetarako loturak (hiperloturak) jartzea, berriz, erabat libre da eta horretarako ez da beharrezkoa inolako baimenik eskatzea.

One thought on “Lizentzia

  1. Pingback: sarean.com » EITB, Internet eta feedback-a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude