Tartea ataleko Interneti buruzko azken orrialdea izango da Berrian datorren astean argitaratuko dena. Ez dakit uda ondoren Interneti buruz idazten jarraituko dudan, zortzi urte lar da eta aldaketa baten beharra sentitzen dut, horretan ere. Udaren etorrera aldaketa garaia da, gogo gutxiago dut idazteko eta gehiago beste gauza batzuk egiteko. Uztaileko oporraldiak hainbat gauza egiteko aukera emango dit eta aldaketa garaia izango da niretzat, zentzu askotan. Honen guztiaren inguruan apur bat mamurtzeko eta nire bizitzan oreka pixkat bilatzeko baliatu nahi dut uda.
Irrikaz nago udako oporraldiaren begira. Izan ere, negu (edo ikasturte) honetan oso saturatuta ibili naiz, astean gutxienez sei egun lan egiten eta behin-behineko ondorio bat bederen aspaldi aterata daukat: ordu gutxiago eman behar ditut teklatu aurrean eta gehiago mendian, hondartzan, kalean…
Beste sumaketa bat: Interneti buruz idazten marka guztiak hautsi ostean aitortu behar dut nekatuta nagoela. Ekainak eta udak izango dute zerikusirik agian, baina aireak aldatzeko garaia dela uste dut, proiektu berriak ditut esku artean, Interneti buruz idazteak baino gehiago ilusionatzen nautenak. Zortzi urte hauetan sareari buruz idatzitako guztiak, helburu teknofiloak… Ez daukat erabat garbi norainoko eragina izan duten ezta eragin hori onerako izan den.
Esaten duten moduan, azkenaldion nahiko enkasillatuta nagoela iruditzen zait eta, bitakora eduki arren, nik nahi dudanari buruz eta nahi dudan neurrian ez dudala idazten somatzen dut. Denbora asko dedikatzen diot ordenagailuari (ez bakarrik Interneti) eta hori ez dut uste gehiegi aldatuko denik gaia aldatzen badut. Azken finean teklak erabiltzen jarraituko dut idazteko eta sarea informazioa biltzeko. Nire “benetako” lanean ere hori dut lanabes eta sarea adierazpide.
Baina, bestalde, idazle eta webmaster konpultsiboa naizela konturatuta nago. Sumaketa horiek guztiak gorabehera, aldaketarako nire ezkutuko arrazoia beste enbarkada berri batzuetan sartzeko denbora ateratzea da, agian gerora desoreka bera sentitzeko, baina beste diskurtso, gai eta forma batzuk ditut esku artean, komunikazioari eta Interneti lotuak (ezinbestean) horiek ere. Aurreko gehienek bezala, hauek ere ez didate txakur txiki bat ere emango, aitzitik, denbora eta dirua kenduko didate, baina grina, harra edo monoa asetzeko balio izango ahal dute. Proiektu berri horiek datozen egunotan ezagutuko dituzue.
Udaldiko oporraldia, beraz, proiektu horiek elikatzeko baliatzeaz gain, etorkizunaz mamurtzeko, etxe-aldaketa egiteko, familiari kasu gehiago egiteko… A! eta atsedena hartzeko ere egunen bat gorde beharko dut.
Zuk diozu: “Zortzi urte hauetan sareari buruz idatzitako guztiak, helburu teknofiloak… Ez daukat erabat garbi norainoko eragina izan duten ezta eragin hori onerako izan den”.
Ez dizut nik ukatuko nekatuta egoteko edo aldatzeko gogoa izateko eskubidea, baina behintzat ez dadila horregatik izan. Ziur egon gauza oso interesgarriak idatzi dituzula eta eragin handia izan dutela jende askorengan, eta onerako noski!
Edozein modutan, ziur zure hurrengo enbarkadak ere interesgarriak izaten jarraituko dutela! Hemen jarraituko dugu txintxo-txintxo horien berri jakiteko…
Igorrekin bat nator. Astero artikulua idazteak dakarren zama barik, Jabiren iruzkin, proposamen, idarokizun, eta batek daki zer, baina interesgarria seguru, ikusiko dugu … ez dakit non…
Deskantsatu eta eguzki pixkat hartu, txo!, bestela erretratuetan Drakula baino zurbilago ematen duzu eta š
Beno, igor, eskerrik asko eta argitu behar dut idatzitakoa: ez dakit noraino, baina bai, uste dut zerbaiterako balio izan duela, bestela negatiboegia emango dut. Eguzkirako babesa be hartu biarko juau ezta Eneko?
Zure artikuluek balio handikoak izan direla uste dut. Nire inguruan, Informatika Fakultatean, preziatuak direla ez dut dudarik.
Hala ere, ziur proiektun berrian ere interesa piztuko diguzula!
Animo proiketu horrekin!
IƱaki
Berriak eta euskal sareak asko galduko du artikuluak idazteari uzten diozunean, baina zure proiektu berriekin askoz gehiago irabaziko duelakoan nago. Proiektu horien zain geldituko naiz ba! Jarraitu horrela!
Arretaz jarraituko ditut zure proiektuak ;P Eskerrik asko 8 urteetan zehar idatziriko idatzi guztiengatik, ez dut dudarik Internetera itzuliko zarela egunen batean; hor egongo gara itxaroten irakurtzeko prest.
“ez dut dudarik Internetera itzuliko zarela egunen batean” eta horrelakoak bota dituzue, lasai! Ez da inolako tragedia izango. Gainera, esan dudanez, “ez dakit uda ondoren Interneti buruz idazten jarraituko dudan” esan dudanean zalantza besterik ez dut adierazi, eta paperari dagokionez bakarrik. Esan nahi dudana da gaiz aldatzearen beharra edo gaietan aniztasuna bilatzearen beharra sentitzen dudala, beste gogoeta batzuen artean. Estimatzen dira iruzkinak eta ondo pasa denok uda.
Zorionak eta eskerrik asko egin duzun lanagatik, ondo merezitako atsenaldia aspaldi irabazita daukazu.
Oso artikulu interesgarriak idatzi duzunez, gogoan izango zaitugu BERRIAko irakuleok, bere garaian Luistxok EGUNKARIAn idazten zituen artikuluak bezala.
Aupa, Jabi:
Zauden tokian zaudela, ondo ibili, eta topa egin dezagula.
X.
Apa Jabi,
ez duk gutxi erabaki hori hartzea. Oso duina da,…lan berean denbora gehiegi eramateak azkenean monotonia bat sortarazten du. Ta gainera gai hauek asko engantxatzen dute. Ordu asko eskeini behar zaion lanbide bat da, egunero berritzen dena gainera.
Animo Jabi. Aurrera zure proiektu berriekin!! Zorionak eta milesker orain arte egindako ibilbideagatik.
Berri txarra da, baina espero dut Sarean.com online jarraituko dela.
Gauza bera esan nahi dizut nik. Informatikaz oso-oso gutxi dakidan arren, oso gustura irakurtzen nituen Berrian argitaratzen zenituen artikuluak. Gero zure bloga ezagutu nuen, eta hona egindako bisitak are interesgarriagoak zirela konturatu nintzen. Beraz, Berriakoa uzten baduzu (normala ere bada eta…), gutxienez blogari eutsi! Eta emango diguzu zure egitasmoen berri, ezta? Animo!!!
Neuk Egunkarian egiten nuen Nabigatzen hura baino dexente hobea izan da zure ibilbidea Egunkariako eta Berriako sail hauekin. Matraka gehigarriko atal zibernetikoaren aldean ere, Tartean idatzi izan duzuna askoz hobea iruditzen zait. Zorionak egin duzun lanagatik. Proiektu berrietan asko emango duzu, horretaz ere seguru nago.
Aupa Jabi: Pena ematen dit berri hau. Nire kasuan egunero sartzen naiz zure bloga irakurtzeko ze berri edo iritzia ipini duzu eta noski astero entzuten dut irratia.com. Espero dut sarean.com eta irratia.com jarraitzen ditu online. Baina besterik ez animo zeure proiektu berriak eta mila esker denagatik
Aupale:
Hor goian idatzita dago esan beharreko guztia, baina behintzat hemen utzi nahi dut nire esker ona.
Zorionak eta zorte on!
Duela urtebete pasatxo, zure orria aurkitu zuen kasualitatez ezjakin honek. Blog bat zer zan ez zekien honek. Gustatu, eta harrezkero makina bat gauza sortu ditu.
Beraz, eskerrikasko hor egoteagatik, orduan, eta ondoren.
Ondo izan, itsaso berri hoietan.