Aurtengoa urte erabakiorra izango da musikaren industriarentzat
Alde askotatik erasoak jasaten ari da industria hau. Alde batetik Internetetik erabiltzaileek musika elkarbanatzen dute. Bestetik, musika saltzen duten nazioarteko erraldoien beste atal batzuek pirateatutako musika entzuteko aparailuak saltzen dituzte. Musikari batzuek ere industria erraldoi eta kontzentratua jaun eta jabe den merkatuari erantzuten diote zuzenean entzuleekin tratuak eginez. Gero eta diru gutxiago irabazten du, orohar, industria honek. Zenbat iraungo du egoeraa honek? Askoren aburuz kolapsoa hurbil dago eta aurtengoa izan daiteke musika industriak, orain arte ezagutu dugun bezala, bizirik iraungo duen azken urtea.
Segi irakurtzen...British Pathe ekoiztetxe britainiarrak 3.500 albistegi egin zituen 1910 eta 1970 bitartean. Zine aretoetan ikuskatzeko albistegiak ziren, Espainiako NO-DOren antzera, baina noski, gai eta ikuspegi zabalagoekin eginak. Orain enpresak Interneten jarri ditu ikusgai eta salgai.
Segi irakurtzen...Literaturan inspirazio bila dabil zientzia
Gizaki batek ilargira eginiko lehendabiziko bidaia De la Terre à la Lune eleberrian aurreratu zuen Jules Vernek. Arthur C. Clarkek MIR-en antzeko espazioko estazioak irudikatu zituen bere 2001, A Space Odyssey famatuan. Ray Bradburyk, Farenheit 451 eleberriko suhiltzaile piromanoez gain, The Martian Cronicles-en Martizeko ibilaldiak kontatu zituen NASAren Mars Pathfinder hara heldu aurretik.
Segi irakurtzen...Net artea indarra hartzen ari da gurean
Multimedia sorkuntzak aurrerakada nabaria izan du azken urteotan. Etengabe artista eta lan berriak agertzen ari dira eta batzuetan sariak ere jasotzen dituzte hemengo sortzaileek. Roberto Agirrezabalaren kasua da, berriki euskal artista honen Badplayer proiektuak lan onenaren saria lortu baizuen urriaren 26an CanariasMediaFest 2002 Bideo eta Multimedia Nazioarteko Jaialdian, net.art atalean.
Segi irakurtzen...Tijuana eta San Diego hiri bat dira, muga batek zeharkatuta. Berlin bezala patuak erdibitu zuen egun lehen eta hirugarren mundua lotzen dituen muga ezarriz. Aurten abuztuaren 16tik 18ra egin dute Borderhack topaketaren hirugarren edizioa Tijuanan, muga horma baten bidez itsasoratzen den hondartza batean. Horma fisikoa, benetakoa, bertan dago baina egunero berau klandestinoki gainditzen dute etorkin, langile eta ume andana batek. Hackeatzearen metafora erabiliz diskete batean familia bat korrika eta //delete the border leloak ematen diote kutsu zibernetikoa topaketari.
Segi irakurtzen...Kultura txiki baten defentsa sarearen bidez
Askorik ez dakigu Inuit herriari buruz. Gehienez, zinemak utzi dizkigun irudiak ditugu buruan, izotzezko etxe batean bizi den familia, Anthony Quinn buru duela, zulo baten bidez arrainak edo itxastxakurrak harrapatu eta gordinik jaten dituena. Nekez imaginatuko genuke irudi horrek Internetekin zerikusirik izan lezakeenik, baina errealitateak askotan ez du klitxeekin bat egiten.
Segi irakurtzen...Sarean amerikar idazleen ahotsak entzun daitezke
Internetek hainbat idazleren testuak doan irakurtzeko bidea ematen digu. Testuak inoren esku daude, batik bat egile klasikoenak. Baina sarearen garapenak aspaldi ekarri zuen soinua trinkotuta garraiatzeko aukera. Testuak baino gutxiago badira, milaka grabaketa daude Interneten entzungai, egile anglofonoenak gehienbat.
Segi irakurtzen...Sarearen historia laburrean badira balio historiko eta dokumental handia hartu duten webgune batzuk. Urte gutxiren buruan webguneen kopurua izugarri emandatu da baina hasieran zeuden batzuk desagertu dira, aipatutako balio hori eta erreferentzialtasuna hartu duten arren. Urte hauetan, mundu errealeko dokumentuekin gerta daitekeen bezala, batzuk abandonaturik geratu dira, luzaroan berriztu gabe. Beste batzuk zeuden zerbitzaritik desagertu dira, dela diru faltagatik edo egilea beste zeregin batzuetan sartzen delako.
Segi irakurtzen...Astebeteko kanpainia mundu osoan
Bihar amaituko da mundu mailan izan den Astebete telebistarik gabe kanpainia. Beharbada irakurleotako askok ez dute horren berri izan, telebistan ez baitute apenas aipatu. Baina Interneten badira honen gainean informazioa ematen duten hainbat webgune.
Segi irakurtzen...Web guneak aldizkari pertsonal moduan
Sarean ugari dira inoren eguneroko pertsonalak, internautek norberaren bizitza edo bidaiak ezagutu ditzaten propio jarriak. Gaiaren arabera eta adierazpidearen arabera ezberdinak dira. Batzuek "weblog" egitura dute, egunero edo bestelako maiztasunez albisteak gehitzen doazen orrialde baten gisa, albiste edo kontakizunik berrienak goikaldean ageriz.
Segi irakurtzen...Euskal Herrian bertan sarea adierazpide duten arte ekimenak gero eta sarriago agertzen dira azken aldion. Hasteko, iragan hilabetean Donostiako Artelekuk Di-da web leihaketa modukoa antolatu zuen, jendearen ekarpenak jaso nahian, eta horren emaitzak ikusgai dira orain arteleku.net helbidean.
Segi irakurtzen...Enpresa erraldoia eta net-artea
Batzuetan, internauta askoren fobiak biltzen dituzten enpresa handiek eremu digitalean lehiaketak eta fundazioak antolatzen dituzte pentsa dezagun, dirua irabazteaz gain, xede filantropikoak ere badituztela eta kulturagatik kezkatzen direla. Hala, Telefonica enpresak fundazioa sortu du orohar bere irudia hobetze aldera, Espainiako internauten artean eta Argentinan hain beharrezkoa duena, eta bertako arlo bat Arte y Tecnologia izenekoa da.
Segi irakurtzen...Gogoetak komikien etorkizun digitalaz
Scott McCloud-ek komikigile profesionala izatea erabaki zuen 15 urte zituela. Hori baino gehiago bilakatu da 26 urte geroago, komikigintzaren gaineko pentsalari eta teorialaria alegia. Bere gogoetak, hoba ez, komikien bidez adierazi zituen 1993an Understanding comics izeneko 216 orrialdeko saiakeran. Liburua haize berria izan zen bere burua aztertzen ohituta ez zegoen komikien industriarentzat. Lanerako teoria bateratua proposatu zuen adierazpide honen aurrekari historikoez, bere hiztegi bisualari buruz eta komikiak artearen mundu zabalagoan behar duen lekuari buruz.
Segi irakurtzen...Jakintza eta tresnak doan edonoren esku
Ez zait gustatzen informatikari buruz idaztea, ezbaitaukat ideia handirik eta ezbaitut eduki nahi. Herri honetan bagara teknofilo koadrilla bat aspaldion Internet komunikabide bezala bere alderdi teknikotik ezberdintzeko borroka desesperatuan ari garena. Arrazoia argia da beste aurrerapen teknologikoen bilakaera kontutan hartzen badugu. Komunikabide guztien historian gertatu den prozesua gertatzen ari da sarearekin ere. Hasieran zinema, irratia eta telebista alderdi zientifiko eta teknikoaren baitan sortu eta garatu ziren. Zinemaren kasuan, hasieran produktu kimikoak, argiaren ikerketa, erreakzioak eta horrelako gauzekin lotzen zituen jendeak asmakizuna.
Segi irakurtzen...Net.artearen aitzindaria da Mail art-a
Postaren bidez igorritako arteari dagokio Mail Art izendapena. Dirudienez, artearen adierazpide hau Marcel Duchamp-ek abiatu zuen 1916an, bere ideiak postaletan bidali zituenean. Hortik aurrera izugarri hazi zen eta egun sekulako sarea osatzen du. Gutunetan eta zigiluetan, ale bakarrean zein milaka laguni igorritako kopietan, postari lotutako arteak garapen handia izan zuen.
Segi irakurtzen...Nor ari da egiten egun etorkizuneko artea?
Austriako Linz hirian egin zuten hilabete hasieran, irailaren 1etik 6ra, aurtengo Ars Electronica. Baina izena gora behera, ez da festibal berria, 1979tik hona arte elektronikoaren mundu mailako erreferentzia nagusia baita. Hasieran bakarra zen, urte hartan gutxi baiziren elektronika erabiliz artea egin zitekeela pentsatzen zuten bisionarioak. «Artea, teknologia eta gizartea» osagarri dituen hitzorduak lan handia egin du hau uler genezan. Artean Interneten boom-a urrun zegoelarik, ziber fenomenoa sortu aurretik, ordenagailuz eginiko irudiak, techno musika eta elektronikaren aplikazio artistikoa bultzatu nahi zuen zoro koadrillak sortu zuen, ordurarte Hitler-en sorterria izatea beste meriturik ez zuen hirian.
Segi irakurtzen...Nork bere bertsioa egin dezake sarean
Stanley Kubrik zenaren urtea da aurtengoa, bere 2001: a space odyssey filma estreinatu zenetik 33 urte bete diren honetan. Gauza jakina da zientzia fikzioak egungo gizarte digitaleko aurrerakuntza askori bidea eman diela, maila teorikoan bederen. Jakina da, halaber, asmakizun asko zientzia fikziotik hartu dituztela gerora garatu dituzten ingeniariek.
Segi irakurtzen...Gizarte digitaleko kultura aldizkari libreak
Edonork sor dezake argitalpen bat Interneten. Inprenta gasturik gabe, banaketa arazorik gabe, edizioa bera ez den beste buruhausterik gabe. Beste kontu bat izango da inork gure idatziak irakurriko dituen edo kalitatezko eta kantitatezko produkzio bat mantentzeko dirua lortzea ezinbestekoa bihurtuko zaigula. Eta azken hau lortu duten adibide batzuk badira sarean.
Segi irakurtzen...Beste kultura gordailu batzuk sarean
Lehengoan agiritegi erraldoiaren zeregina esleitu genion Interneti eta sarean dauden gordailu batzuk aitatu genituen, archive.org filmategia kasu. Oraingoan beste helbide interesgarri batzuk aipatuko ditugu munduko multimedia liburutegirik handiena, sarea, osatzen dutenak.
Segi irakurtzen...Filmategi erraldoia bihurtzen ari da sarea
Sarea munduko liburutegik handiena da jada, dudarik gabe. Milaka liburu ei zituen Alexandriako liburutegi haren gauzapena da Internet gaur egun eta liburuek ez dute hemen erreta amaitzeko arriskurik. Baina liburuak sareko biltegi erraldoiaren atal bat baino ez dira, Terabyte dexente biltzen dituzten Interneteko zerbitzarietan webgune pertsonalak, komertzialak, bideoak, soinuak eta bestelako artxiboak biltzen dira eta horiek indexatzeko eta gordetzeko beste hainbat ordenagailu daude prest.
Segi irakurtzen...Kondaira urbanoak eta abisu faltsuen kultura
New York-eko estoldetan krokodiloak bizi omen dira. Antza, garai batean animalia exotiko hauen kumeak erostea modan zegoen baina, handi egitean arriskutsuak bihurtzen ari zirela ikusita, komuneko zulotik behera bota zituzten euren jabeek. Piztiok orduan bizirik iraun zuten, estoldetako arratoiak eta zaborrak jaten, eta bertan krokodilo zuri eta itsuen arraza berria garatu ei dute dagoeneko.
Segi irakurtzen...Euskal argitaletxe eta disketxeen online urratsak
Apurka-apurka ari dira sareratzen euskal argitaletxeak. Durangoko Azokaren webgune penagarriari aurrea hartu diote gehienek, seriotan hartu baitute online egon beharra. Batez ere katalogoak erakustea dute helburu, baina batzuek zerbait saltzen ahalegintzen dira, nahiz eta oraingoz merkatu murritza izan.
Segi irakurtzen...Fenomenoak Historiaren "atzekaldea" aldarrikatzen du
Orain memoria pixkat freskatuko dugu. Ez zara oroitzen, irakurle, aurpegi horrekin? Ez al duzu berriki dendaren bateko erakuslehioan edo eta luselektrikopalu batean itsatsita ikusi aurpegi hori? Halako testu bat ondoan: SE BUSCA. Duela zenbait hilabete desagertu zen Luther Blisset prestidigitadorea dela dio oharrak. Mago ilusionista izateaz gain, Q nobela idatzi izanagatik ezaguna dela eta, mesedez, ikusiz gero haren berri emateko edo halako zeozer. Gogoratzen, ezta? Baina nork ipini ditu afitxok eta nor demontre da Luther Blisset hori?
Segi irakurtzen...Harriduraren erakusketa birtuala
Mila urte hauetan kultur produktu asko sortu badira ere, mila horietatik azken bost urteotan sortu den kultura telematiko berrian murgilduta gaude. Irudiei dagokienez, egun egiten direnak baino ez zaizkigu interesatuko eta gaurko egunean ezezik etorkizunean jarriko dugu gure begirada teknofiloa, kultura digitala aurrerantzean nagusi izango baita eta hemen irudiek eta sentsazio indartsuek agintzen dute.
Segi irakurtzen...Artearen bidez gizartean aldaketa eragiteko
Hitz jokoak islatzen duen moduan, arbitismoak errealitatea aldatu nahi du, artea berau islatzera mugatzen den bitartean. Artibistek artea dute adierazpide eta Internet komunikabide.
Segi irakurtzen...Itsasoa, Aleph-a, liburutegia , kanpoko memoria eta Matrix-a
Ziberkulturaz aritu ginen maiatza eta ekainean, cyborg-ak eta ziberpunk-a azalduz, baina beste kontzeptu interesgarri bat aztertzea ahaztu zitzaigun, nonbait. Ziberespazioa oso kontzeptu interesgarria da, ia metafisikoa, eta horregatik hainbat definizio edo, hobeto esan, hainbat ikuspegi daude kontzeptu horri heltzeko orduan.
Non daude doako liburuak sarean? Formato digitalean gordetako liburuen debaldeko deskargak agintzen zituen #bookwarez izeneko webgune bat desagertu zen egun batetik bestera. Wired aldizkariak haren berri eman eta ordu batzutara desagertu zen Saretik. Bertako foroan ageri ziren loturak jarraituta, Fran McCourt-en Angela's Ashes liburua eskura zitekeen, doan, formato digitalean. Era berean, King-en The Green Mile eta The Stand, Tom Clancy-ren Red Storm Rising, Carl Sagan-en Contact eta beste asko inoren eskura zeuden, osorik eta babesik gabe.
Segi irakurtzen...Gizakirik gabe, makinak bakarrik biziko diren munduaren iragarpena
Film batzuetan agertu den irudia da: ordenagailuak garapen maila hain altu batera heltzen dira ezen ez dute gizakirik behar gehiago garatzeko. Hurrengo urratsa garapen hori oztopa lezakeen gizakiaren aurkako erabakiak hartzen hastea da, Hal 9000 ordenagailuak Stanley Kubrik-en 2001, A Space Oddysey filman egiten zuen bezala.
Segi irakurtzen...Hainbat euskal idazleren testuak eskura daitezke sarean
Gure hilabeteroko txoko honetan aipatu dugu jada liburudenda eta liburutegi birtualak badirela eta laguntza ederra emango digutela batzuek zein besteek liburuak erosteko zein aurkitzeko. Baina liburuak eurak ere badira formato digitalean, gero eta gehiago gainera.
Segi irakurtzen...Gizakiaren eta makinen arteko nahasketa dira ziberkulturako pertsonaiak
Fikziozkoak ala benetazkoak? Bietarik badira, baina gero eta gehiago benetazkoak ari dira –gara– bihurtzen. Cyborg-ak munstroak bezala irudikatu ditugu filmen bidez. Frankenstein doktorearen semea bizitzara berpiztu zenetik beldur izan gara, zientziaren aurrerapenak gure haragiarekin egingo duenaren beldur. Terminator filman Schwarzenegger bihozgabeak bere besoari begiratu eta honen azala zabaltzen zen, barneko burnizko hezurdura eta kablez osatutako izaki-makina agerian utziz.
Segi irakurtzen...Kultura berria, literatura genero berria eta anaia handiaren aurkako matxinoak
Ziberkultura ordenagailuen eta sare informatikoen inguruan sortutako produkzio intelektualari esaten zaio. Bere baitan jarrera kultural, estetiko eta politikoak hartzen ditu eta, beste kontzeptu asko bezala, definizio, ñabardura eta interpretazio asko ditu. Ziberkultura (edo cyberkultura), ziberespazioa, ziberpunk, cyborg eta antzeko hitzak telematikaren aro honetako hiztegia osatzen dute, kulturaren, fisika-metafisikaren eta jarreren aldetik. Ziberkulturak modernitatea ekartzen digu gogora, hirugarren milurtekoarekin batera sartzen ari garen mundu fantastikoa.
Segi irakurtzen...Italiako arte digitalaren protagonisten topalekua sarean
Makina bat ideia, gauzapen eta arte adierazpen biltzen dira. Denek ezaugarri interaktiboa dute, sarean eta sarerako propio pentsatuta daude hemengo adierazpide guztiak. Bertako artistek Internetek duen interaktibotasunaren ezaugarri horri atarramendua nola atera dakiokeen pentsatzen emango dute, ziurrenik, denbora gehiena. Elkarrekintza da komunikabide berri honetatik UnDo.net domeinupean bildu diren artisten helburua eta, era berean, bitartekoa arte sorkuntzarako.
Segi irakurtzen...Sareko emakumezko bakanak kultur irlak sortzen
Sarea gizonezkoen erresuma da, inkesta guztien arabera. Emakumeek, aldiz, gero eta presentzia handiagoa ari dira hartzen, oraindik gutxiengoa diren arren. Gizonezkoentzat eginiko edukien erdian leku bakan batzuk haientzat fokaturik daude, baina askotan feminismoak nahi ez lukeen ikuspegi batetik.
Segi irakurtzen...Liburuak bilatzeko modurik errazena etxean bertan dugu
Ikerketa bibliografikorako tresna baliagarria da ordenagailua. Liburutegien katalogoak ordenagailuetan sartuta edukitzea egundoko abantaila izan da azken urteotan. Are erosoagoa eta baliagarria da datu base horiek Interneterako egokitzea, nonahi gaudela ere, munduko hainbat liburutegitako katalogoetan bilaketak egin ahal izateko.
Segi irakurtzen...Kultura digitalaren protagonistak birtualak dira
Ez dira haragizkoak baina badute biografia bat, itxura fisikoa eta milioika jarraitzaile. Kultura digital berriak eman dituen pertsonaiak joko interaktiboetan aurki daitezke. Aintzinakoak liburuetan eta geroagokoak filmeetan sortu izan diren moduan, milurteko berrikoak ordenagailuetan, sarean eta joku interaktiboetan sortuko dira. Batzuk sortu dira jada eta, badaezpadan, komeni da beraiek ezagutzen hastea, orain arte erreferentziarik izan ez badugu bederen.
Segi irakurtzen...Webguneak artearen adierazpide moduan
Web nabigazioa Interneten zati bat baino ez da, beste batzuk e-posta, aldi bereko berriketaldiak edo berri taldeak dira. Nabigatzailea izeneko programaren bidez testuak eta irudiak ikuskatuz batetik bestera salto egiten dugu hiperloturen bidez. Gehienak informatiboak dira, baina testuak, irudiak eta soinuak konbinatzen dituzten neurrian badira estetikaren eta diseinuaren arabera era askotako webguneak. Artista batzuk web nabigaziorako erabiltzen den HTML lengoaiari ahalik eta atarramendurik handiena ateratzen saiatzen dira webgune bitxiak diseinatuz, Net.art edo web-art izena eman diote sorkuntza mota honi.
Segi irakurtzen...Liburu asko doan eta osorik lor daitezke sarean
Alabaina, ez ditugu atomoetan aurkituko, bit-etan baizik. Patxadaz eta modu erosoan irakurtzeko paperezko liburuak baino ez daude, baina liburua formato digitalean lortzen badugu, e-postaren bidez edo webgune batetik hartuta, beste gauza batzuk egin ditzakegu harekin. Esaterako, eskolako lan baterako Quijote-tik nahi dugun zatia hartu eta gure testuan itsats dezakegu. Testuak inprimatzeko aukera ere beti dago, bilaketa azkarrak egin daitezke eta beste abantaila batzuk ere badira doan lor daitezkeen testu hauekin.
Segi irakurtzen...Liburudenda telematikoen lehia bizia dago Interneten
Kontu bitxia da ditxosozko sarearena. Batetik, aldizkari, liburu eta egunkari askok atomoak baztertu eta bit-etan argitaratzen dira. Gainera, aditu zenbaitek iragartzen dutenez, liburuek laster paperaren euskarritik alde egin eta liburu-pantaila modukoetan irakurriko dira: testuak ordenagailutik kargatu eta liburua irakurri, liburua amaitu eta beste bat kargatu... Baina bestetik, Interneteko pantaila laukian negoziorik biribilena paperezko liburuak saltzea dugu, zelulosazkoak, betikoak.
Segi irakurtzen...