2003ko otsailak 26, Asteazkena

Aske, zabal, diferente

Euskaldunon Egunkariko kolaboratzaileon agiria

Euskaldunon Egunkarian kolaboratzaile izan garenok gogor adierazi nahi dugu gure arbuioa, gaitzespena, salaketa… Eta amorrua, inpotentzia, negar egiteko gogoa, sumina eta samina. Bidegabekeria eta eraso izugarria jasotzen ari da Egunkaria, eta eraso hori jasotzen dugu guk, irakurle garen aldetik batez ere, baina baita kolaboratzaile izan garen aldetik ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2003ko otsailak 20, Osteguna

Sarea behatoki

Oihartzun handia izan du egunotan sarean prestatutako eta kalean gauzatutako mobilizazioak. Inoizko handiena leku askotan, mundu mailan inoiz prestatutako lehenengo mobilizazio globala izan zen iragan larunbatekoa. Jakinaren gainean geunden sareak mundu osoko jendeak leku batean elkartzeko duen indarraz, Seattle, Genoa eta Porto Alegre kasu. Baina ez aldi berean eta munduko bazter guztietan lortzeko ahalmena zuenik. Arrakasta horren eragile izan da, neurri handian, Indymedia komunikabide global-lokal horizontal eta irekia. Haren euskal adarrean, beste guztietan bezala, gurean izan diren manifestazioen informazio piloa dago.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2003ko otsailak 13, Osteguna

Azterketak eta satirak

Badirudi metrobilbao.com domeinuaren inguruko aferaren amaiera heldu dela, garraio enpresak azkenik eskuratu baitu Natxo Allenderen esku zegoen domeinu izen hori. Marrazkilari Getxotarra Putalocura.com bezalako webgune pornografiko-satirikoak egiteagatik ezagunagoa da eta, azken aldi honetan bere aktore dohaiak Porno Freak azpigeneroan erakusteagatik. Baina polemika bitxia sortu zen bere garaian metrobilbao.com-en inguruan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2003ko otsailak 8, Larunbata

Musikarenak egin du?

Aurtengoa urte erabakiorra izango da musikaren industriarentzat

Alde askotatik erasoak jasaten ari da industria hau. Alde batetik Internetetik erabiltzaileek musika elkarbanatzen dute. Bestetik, musika saltzen duten nazioarteko erraldoien beste atal batzuek pirateatutako musika entzuteko aparailuak saltzen dituzte. Musikari batzuek ere industria erraldoi eta kontzentratua jaun eta jabe den merkatuari erantzuten diote zuzenean entzuleekin tratuak eginez. Gero eta diru gutxiago irabazten du, orohar, industria honek. Zenbat iraungo du egoeraa honek? Askoren aburuz kolapsoa hurbil dago eta aurtengoa izan daiteke musika industriak, orain arte ezagutu dugun bezala, bizirik iraungo duen azken urtea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2003ko otsailak 4, Asteartea

Bide librean euskaraz

Software librearen aldeko EuskalGNU kolektiboak KBabel euskaratu du, itzulpenak egitea ahalbidetzen duen doako programaren euskarazko bertsioa. Linux sistema eragilean erabiltzekoa da KBabel hau, izan ere, bertako itzulpena egiteko erabiltzen diren gettext izeneko fitxategietan oinarritzen da programa eta haiek euskaratuta daude. Gogoratu behar dugu berriki Jaurlaritzaren bidez banatu izan dela Linux-en Mandrake 8 distribuzioaren euskarazko bertsioa. Gainera, KBabel-ek itzulpen memoriekin lan egiteko gaitasuna dauka, aurrez itzulitakoak berriro erabiltzeko aukera eskeiniz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)