George Bushek Iraki eraso egingo dion eguna ez dugu ezagutzen, baina gero eta errealagoa da mehatxua. Bada, hala ere, iazko Afganistanen aurkako erasoarekin alde ederrik. Oraingoan laguntza gutxi izango dute amerikarrek Europan eta herrialde arabiarren artetik, Espainiako gobernuarena bermatuta eduki arren. NBE ere erasoaren aurka ageri da eta AEBetan bertan protesta mugimenduak agertu dira. Interneteko informaziogune alternatiboetan nagusi da gerraren aurkako mugimendua, telebista kate handietan ia islarik izan ez duten manifestazio erraldoien eta bestelako ekintzen berri izateko bide nagusia da sarea, ustez adierazpen askatasunaren herrialdea den hartan.
Segi irakurtzen...Era guztietako topaguneak egunotan
Hainbat lekutan eta hainbat gairen inguruko feriak eta jaialdiak egiten ari dira egunotan, ia denak batera. Esaterako, ikus-entzunezko saioen nazioarteko FIPA jaialdiaren 16. edizioa aste honetan, urtarrilaren 21etik 26ra izango da. FIPAk nazioartean telebistarako ekoitzitako lanak biltzen eta erakusten ditu. Aukera ederra da telebista saioen egileentzat, euren lana ezagutarazteko. Izan ere, lehiaketa da jaialdiaren jendaurreko aldea, bertako zinemetan ikuskatzen baitira era guztietako lanak, film laburrak, dokumentalak, fikziozkoak... Beste alderdi itxiago bat ere badu, telebista exekuktiboen arteko bilguneetan saioak erakutsi, saldu eta erosi egiten baitira.
Sarean 2003ak ekarriko digunaren iragarpena
Urte hasiera bilanak eta iragarpenak egiteko sasoi aproposa da. Sareari dagokionez, badira iragan urtean nabarmendu diren joerak, aurten gehiago garatuko direnak. Horrelako iragarpenak egiteko ardura izan ohi du azken urteotan Quebec-eko Veille webguneak eta aurten zer gertatuko den iragarri du. Testua frantsesez dago, baina Sustatun euskarazko laburpena agertu da, 2003. urterako aurreikusiak izenburupean.
British Pathe ekoiztetxe britainiarrak 3.500 albistegi egin zituen 1910 eta 1970 bitartean. Zine aretoetan ikuskatzeko albistegiak ziren, Espainiako NO-DOren antzera, baina noski, gai eta ikuspegi zabalagoekin eginak. Orain enpresak Interneten jarri ditu ikusgai eta salgai.
Segi irakurtzen...Mezu kateak eta birus faltsuak berriro. Lehengo egunean lagun batek ohartarazi ninduen mezu elektroniko baten bidez: «Fwd: Kontuz, birus arriskutsua sortu da». Izenburuko Fw horrek adierazten duenez, niri eta beste hainbat laguni bidaltzen zigun oharra, beste batek pasatutako katearen jarraipena. Lagun horien izenak eta helbideak ere ikus nitzakeen, CC eremuan ageri baiziren. Ikus nezakeen, halaber, nire lagunari heldu aurretik kateak jarraitutako azkeneko urratsetan jendeak itsatsitako helbide elektroniko piloa. Mezua ahalik eta lagun gehieni berriz bidaltzeko eskatzen duen katearen adibide tipikoa zen.
Segi irakurtzen...Eredu arrakastatsurik ere bada sarean
Duela hiru urteko puntucom sukarraren erdian lilura zen nagusi. Merkatariak eta enpresa munduko ekintzaileak oro sarearen bidez aberastuko ziren panorama oniriko, surrealista eta azken finean irrealak utzitako biharamunean negozio eredu hutsalak desagertu dira eta, 2000ko martxotik hona, soilik indartsuenek edo estrategia egokia aukeratu zutenek lortu dute aurrera egitea.
Segi irakurtzen...