Buy nothing day izango da bihar
Interneteko ekintzaileen urteroko hitzordua bihurtu da kontsumismoaren aurkako egun hau. Aurtengo Buy nothing day bihar izango da: egun batez ezer ez erostea kontsumismoaren aurkako protesta ekintza bihurtu da.
Segi irakurtzen...Berriki Michelin enpresak domeinua kendu dio bizkaitar bati. Indie musika jartzen duten tabernen gida bat zeukan honek, 1998an erregistratutako michelindie.com domeinupean. Uda honetan Michelin-ek salatu zuen, «bere markarekin nahastea sortzen duelako». Webgunearen edukiek marka horrekin eta bere jarduerekin inolako zerikusirik ez duten arren, epaile batek arrazoia eman dio frantziar enpresari, bizkaitarrak bere domeinua michelin eta die hitzen elkartzearekin sortu zuela argudiatuz, «ingelesez esanahi ilun eta tragikoa duena», epailearen esanetan. Erregistratzaileak asmo gaiztoa izatea da WIPO auzitegiak inori domeinu bat kentzeko onartzen dituen balizkoetako bat.
Segi irakurtzen...Net artea indarra hartzen ari da gurean
Multimedia sorkuntzak aurrerakada nabaria izan du azken urteotan. Etengabe artista eta lan berriak agertzen ari dira eta batzuetan sariak ere jasotzen dituzte hemengo sortzaileek. Roberto Agirrezabalaren kasua da, berriki euskal artista honen Badplayer proiektuak lan onenaren saria lortu baizuen urriaren 26an CanariasMediaFest 2002 Bideo eta Multimedia Nazioarteko Jaialdian, net.art atalean.
Segi irakurtzen...Internautek programekin elkar eragiten
Bartzelonako Art Futura, etorkizuneko artearen gaineko bilkura garrantzitsua, duela bi aste izan zen Bartzelonan, hamairugarrenez. Badirudi aurten indarra hartu duela, hainbat proiektu interesgarri erakutsiz. Tartean, Carnivore programaren moldaketa bitxi bat, Bartzelonako Area 3 kolektiboaren eskutik. Carnivore FBIk sortutako programa bat da, internauten nabigazioan eta posta elektronikoan bidali eta jasotzen diren hitzak eta internauten mugimenduak kontrolatzeko sortua. «Orwel eta Ballard-en aurpegirik makabroena erakusten duen polizia-gizartea» ordezkatzen du, Area 3 taldekoen esanetan, software honek.
Segi irakurtzen...EAEko internauten nabigazio birtualen gaineko datuak eman berri ditu Eustat erakundeak. Aurtengo bigarren hiruhilekoan eginiko inkesta honetako emaitzen arabera, milioi laurdenetik gora dira Google bilatzailea aipatzen duten Internet-erabiltzaileak (264.000 aipamen) eta, ondorioz, 2002ko 2. hiruhilekoan bilatzailerik erabiliena da, 2001eko 4. hiruhilekoan nagusi zen Yahoo-ren tokia hartuta. Bilatzaileen sailkapen horretan bigarrena Yahoo da eta Terra hirugarren lekuan. Askoz beherago, 13. tokian, kaixo.com elebiduna dago eta 23. tokira jaitsi behar dugu aurki.com euskalduna topatzeko.
Segi irakurtzen...