Astebeteko kanpainia mundu osoan
Bihar amaituko da mundu mailan izan den Astebete telebistarik gabe kanpainia. Beharbada irakurleotako askok ez dute horren berri izan, telebistan ez baitute apenas aipatu. Baina Interneten badira honen gainean informazioa ematen duten hainbat webgune.
Segi irakurtzen...Indymedia Euskal Herria sortze prozesuan dago oraindik. Askotan aipatu dugun informaziogune aurrerakoia, irekia eta horizontalaren euskal edizioa antolatzen ari da euskal internauta talde bat. Egunotan alderdi teknikoa dute eztabaidagai nagusi, software librea erabiliko duten printzipioa onartuta, zein sistema erabiliko duten edizio automatizatua egiteko eta zer nolako zerbitzaria erabiliko duten, non kokatuko dituzten makinak eta horrelako gaiak.
Segi irakurtzen...Interneteko ziberaktibismoak, bere historia laburrean, ez du egun bezainbat fronte zabalik ukan aldi berean. LSSI legearen aurkako mugimendua sarean zabaldu den bitartean, irailaren 11z geroko zentsura eta kontrol saiakeren aurkako protestak ere hedatu dira. Era berean, SGAEk ez du egun bezainbeste etsai ukan, internauten artean batik bat.
Segi irakurtzen...Informazio alternatiboa AEBetan
Iragan astean aipatu genuen, Palestinako sarraskia dela eta, gutxi izan arren badela ahots kritikorik Israelen eta btselem.org domeinuaren bidez euren salaketa zabaltzen dutela. Are ahots kritiko gehiago daude AEBetan, lagun amerikarraren politika ez baita bertako guztien gustokoa. Seattlen eta Washingtonen entzun ahal izan genituen ahots berberak dira, Indymediaren ingurukoak, eta ez dute Palestinagatik bakarrik AEBen jokaera salatzen.
Segi irakurtzen...Egunotako hizpide nagusia dugu sarean israeldarrak Palestinan egiten ari direna, gerraren gurpil zoroa gelditzeko amerikarrek eta europarrek ezer egiten ez duten bitartean. Hemen ere, informazioa azkar eta zentsurarik gabe eskuratzeko modua dugu Internet eta berriro Indymedia izena datorkigu, jerusalem.indymedia.org helbidean Palestinatik bertatik bidaltzen duten informazioa dator, Ramalako inbasioaren lekuko zuzenak diren kazetari-aktibista palestinarrek eurek egina. Azken egunotan unean-uneko informazioa lortzeko biderik artezena bilakatu da Indymediakoa.
Segi irakurtzen...