Gizarte digitaleko kultura aldizkari libreak
Edonork sor dezake argitalpen bat Interneten. Inprenta gasturik gabe, banaketa arazorik gabe, edizioa bera ez den beste buruhausterik gabe. Beste kontu bat izango da inork gure idatziak irakurriko dituen edo kalitatezko eta kantitatezko produkzio bat mantentzeko dirua lortzea ezinbestekoa bihurtuko zaigula. Eta azken hau lortu duten adibide batzuk badira sarean.
Segi irakurtzen...Glastonburykoa sarean soilik egin dute
Sonar igaro ostean udako jaialdi erraldoien txanda da, osagarri hauekin: Musika eta eguzkia, izerdia eta edari freskoak, oihaletxeak eta natura. Azterketak pasatu ostean neguko kontzertu aretoak utzi eta estalpetik aire libre gosea asetzera pasatzen da jendea.
Segi irakurtzen...Hainbat webgune azterketak prestatzeko
Selektibitatea ere pasa zaie unibertsitatera sartu nahi dutenei, baina oraindik azterketa batzuk gelditzen zaizkie bertan dabiltzanei. Askok, betiko moduan azken momenturako uzten dutenek eta ahaleginak irailera begira bideratuko dituztenek sarean laguntza ederra jasoko dute, hainbat webgune sortu baitira azkenaldion ikasleei azterketak gainditzen laguntzeko.
Segi irakurtzen...Sareko zutabe mitikoa desagertu da
Puntucom enpresen gainbeherak zurrupatu du Interneteko iritzi zutabe mitikoa zena, duela sei urtetik hona astegunetan egunero zutabea genuen eta suck-en ilustrazio ezagunak, Hanna Barberaren marrazki bizidunak gogorarazten duen estilo horretakoak.
Segi irakurtzen...Film txikiak, iragarkiak eta gezurrezko trailerak
Trailervision webgunean existitzen ez diren filmen trailerrak ikus ditzakegu. Bizpahiru minutuko iragarkia luzemetraia bera egitea baino merkeagoa denez, horietan berezitu dira ekoiztetxe honetako kideak. Gehienetan filmen parodiak diren filmak iragartzen dituzte iragarki umoretsuok. Inoiz ez ditugu Ravecops, SeXmen, American Psychos edo Jean Paul Gallimondok antzeztuako Porquoi? ikusiko.
Segi irakurtzen...