Sentimenduekin jolasten duten webguneak
Internet maltzurkeria guztiaren topalekua den ideia bidaltzen zaigu komunikabide handietatik eta hemendik ez dugu ideia oker horretan sakonduko. Egia da, ordea, sareak adierazteko askatasuna ematen diela guztiei eta batzuek azken muturreraino eraman nahi dutela besteak harritzeko eta sutzeko gaitasuna.
Segi irakurtzen...Sarean besteen nabigazioak jarraitzeko aukera
Funtsean, gidari funtzioa duen beste batek egiten duen nabigazioa jarraitzea da. Baina zertarako? Zergatik? Kontua da, e-judoko kideen iritziz, �nabigatzea iritzia ematea� dela. Besteek ikus ditzaten webgune batzuk edo besteak aukeratzen, e-judokak iritzia sortzen ari dira Interneten. �Euren webgune gustokoenak, arrazoiren bategatik bereziak iruditzen zaizkienak, zeintzuk diren adierazteko modu bat da�. Internauta sartu berria adibidez, edo gai zehatz batean murgildu nahi duenak eskertuko du aditu baten eskutik leku interesgarriak ezagutzea. Interesatzen zaizkigun gauzak bilatzaileetan topatzearen alternatiba ona izan daiteke e-judo, pertsonalizatua.
Segi irakurtzen...Iragan astean hainbat ordenagailutara hedatu den birus baten berri izan genuen EuskaraZ eta Irratilibre posta zerrendetan. Birusak gutxienez Euskalkidetza, Bilbo Hiria Irratia, Molotoff Irratia eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordenagailuak hartu ditu eta etengabe hedatzen ari da beste ordenagailu batzuetara.
Segi irakurtzen...Kaixo.com atariak bere itxura berritu du eta hainbat zerbitzu berri jarri ditu abian. Aitor Lopez de Aberasturik zuzentzen duen atari-bilatzaileak doako e-posta zerbitzua eskaintzen hasi da eta 100 Megabyte-ko espazioa eskaintzen duen doako disko birtuala erabiltzeko aukera ematen die euskal internautei. Bestalde, zureizena@kaixo.com moduko helbide batekin web nabigazioaren bidezko posta elektronikoko zerbitzua hasi da ematen, doan, horrelako zerbitzua euskaraz eskaintzen oraino bakarra zen Euskalerria.org-en alternatiba bihurtuz. Internauta arabarrak jakinarazi digunez, laster, internautei euren webguneak ezartzeko doako lekua eskaintzen hasiko da webgune.com domeinuan.
Kaixo
www.kaixo.com
www.webgune.com
Sopelan zezenketa bat eragotzi nahi izateagatik, herri horretako hainbat bizilagunek epaiketa izango dute ekainaren 15ean. Fiskalak gartzela zigorrak eskatzen ditu antitaurinoentzat eta, hori dela eta, elkartasun kanpaina abian jarri dute Interneten bidez, Zezenak mendian, antitaurinoak herrian leloarekin. Euren webgunean, aferaren azalpena dakarren testuarekin batera, manifestazioaren eta zaurituta suertatu zirenen hainbat argazki daude ikusgai. Epaiketa aurretik elkartasun mezuak bildu nahi dituzte antitaurinoek.
Zezenak Mendian
www.sopela.org
Beste kultura gordailu batzuk sarean
Lehengoan agiritegi erraldoiaren zeregina esleitu genion Interneti eta sarean dauden gordailu batzuk aitatu genituen, archive.org filmategia kasu. Oraingoan beste helbide interesgarri batzuk aipatuko ditugu munduko multimedia liburutegirik handiena, sarea, osatzen dutenak.
Segi irakurtzen...Taldeen eta kontzertuen informazioa sarean
Euskal Herrian Iparraldea eta Hegoaldea banatzen dituen muga hor dago eta zentzu askotan gainera. Telefonoz komunikatu nahi izanez gero nazioarteko deia agertuko zaigu fakturan, gure operatzailea bertokoa izanda ere. Baina Interneten mugak desagertzen dira eta hori baliatu dute Iparraldeko musika talde askok euren produkzioa hegoaldeari eta munduari begira jartzeko, mugak gainditzeko.
Segi irakurtzen...Zientziaren dibulgaziorako tresna egokia da sarea
Zientziaren zabalkunderako komunikabide aproposa da Internet. Edizio gastuak murrizteaz gain, informazioa aukeratzeko modua ematen diote irakurleari. Guretzat interesgarriak diren artikuluak irakurtzeko ez dugu aldizkari osoa erosi behar. Ekonomikoagoa eta ekologikoagoa ere bada, paper gastua ere izugarri gutxitzen baitu edizio digitalak, baina ez da hori bakarrik, sareak hainbat ezaugarri ditu zientziaren hedapenerako tresna perfektua egiten dutenak.
Segi irakurtzen...Euskara ikasteko baliabideak biltzen dira HABEk sarean jarri duen Ikaslearen Gunea izeneko atalean. Testuez gain, audio artxibo ugari ditu, Euskadi Irratiarekin lankidetzan eginiko Antzoki iluna kasu, testuak irakurri ahala aktoreen ahotsak entzuteko aukera damaiguna. Istorio animatuak izeneko atalan ikusi eta entzun daitezkeen marrazki bizidunak aurkituko ditugu, Flash-en eginak. Horretaz gain, HABE aldizkaria, euskara hobetzen atala, Kantu kantari euskal kantutegia, txisteak, ipuinak, porrusalda, eta Euskalkitegia izeneko atalak aurkituko ditugu bertan.
Ikaslearen gunea
www.habe.org/ikaslearengunea
Donostiako Bagera elkarteak duen bagera.net atariak apirileko Buber Saria irabazi du, hilabeteko euskal webgunerik onena saritzen duena. Zope-ren gainean eraikita dagoen webgune honetan euskara elkarteak argitaratzen dituen Irutxulo eta Gaztetxulo aldizkarietako informazioak biltzen dira. Gainera, weblog moduan antolatuta dagoen hasierako orrialdean Donostiarekin eta euskararekin zerikusia duten albisteen aukera bat ageri da. Horrez gain, agenda, gida eta ziberteka ere aurkituko ditugu bagera.net honetan. @Euskadi buletinak iaz abian jarri zituen sari hauek emateko, harpidedunek proposatutako webguneak aztertzen ditu adituen talde batek. Hilabetero harpidedun bakoitzak webgune bat proposatzeko aukera du eta epaimahaiak bat aukeratzen du. Urte amaieran urtean zehar saritutakoen artean aukeratuko dute urteko webgunerik onena.
Bagera
www.bagera.net
@Euskadi
euskadi.kaixo.com
Interneterako filmen jaialdi berria
Notodofilmfest, trinkotutako zinema jaialdiak, bere izenak iradokitzen duenez, Interneterako eginiko filmen jaialdia da. Hispavista atariak antolatutako Minuto y medio lehiaketaren arrakastak beste batzuk ere animatu ditu eta horrela sortu dute Notodofilmfest.
Segi irakurtzen...Internet kontrolpean ezartzeko lege berria Espainian
Espainiako gobernua Interneteko hainbat zerbitzu arautuko dituen LSSI legea (Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legea) prestatzen ari da. Aurreproiektua aurkeztu berri du gobernuak eta haren kontrako erreakzio sutsua altxatu da Kriptopolis.com segurtasun informatikoari buruzko aldizkari digitalaren eskutik.
Segi irakurtzen...Duela astebete bere webgunea abian jarri zuen Deustuko Gilkitxaro antzerki taldeak. Iragan ostiralean Deustuko Gazte Lokalean estreinatu zuten Trokaolatarrak ikuskizunaren irudi batzuk ikus ditzakegu bertan, gidoiaren gaineko informazioa, datu teknikoak eta emanaldien agenda. Taldearen historia eta beste antzezlanei buruzko informazioa ere badago, loturak eta taldearekin kontaktua egiteko modua. Mikel Martinezek Maskarada taldearen webgunearekin hasitako bidean dira hainbat euskal antzerki talde, Zornotzako Markeliñe taldea kasu.
www.gilkitxaro.com
www.teatroa.com
www.maskarada.net
www.markeline.com
Albistegirik serioenak aurkezten dizkigun CNN telebista kate amerikarra ere puntucom enpresak jasaten ari diren krisia igarri du eta hainbat langile kaleratu ditu azken aldi honetan. Berauek, ordainetan, webgune satiriko eta informatiboa osatu dute, enpresaren barruko trapu zaharrak argitaratuz eta Ted Turner-en jokabidea salatuz. Experientziadun kazetariak barik aktore izandako aurpegi politak aurkezle moduan kontratatzeak eragin ditu kritikarik handienak. Andrea Thompson aurkezle berriaren porno argazkiak argitaratu ditu webgune honek.
Tedsturnovers
www.tedsturnovers.com
Flash filmetako istorio laburrak
Iragan astean, Bartzelonako Shockwave filmen jaialdiaren zuzura film mota hauek aurkeztu genituen. Webguneak eta aurkezpen erakargarriak egiteko erabiltzen direla aipatu genuen, baina indar handia hartu duen beste arlo bat marrazki bizidunetako filmak dira, sareako istorio laburren formato berezia sortuz.
Segi irakurtzen...Eskatu gabeko publizitatea debekatzea zaila izango da
Apirilaren 24an Espainiako gobernuak merkataritza elektronikoa arautuko duen legeak spam-a espreski debekatuko duela iragarri zuen. Lege honen aurreproiektuaren arabera, publizitate mezuak jaso nahi dituztela adierazi dutenei bakarrik bidali ahal izango zaizkie horrelako mezuak. Internautak baimena eman ez badu bidaltzaileak zigorra jaso dezake. Legea idaztea ez da zaila izango baina spammerrak zigortzea zailduko du sarearen izaera transnazionalak.
Segi irakurtzen...Hauteskundeak direla eta, alderdien webgune serioak aitatu genituen lehengoan, baina hautagaien gaineko webgune parodikoak ere badira. Redondo Terrerosi buruzkoa egin duen internauta izengabeak egundoko spam baten bidez zabaldu du haren berria, berak aitortu bezala, internautek hauteskundeak baino lehen ikus dezaten. Aipagarria ere eta ezagunagoa da Aznar.net webgune umoretsua, iragan hauteskundeetan ere sarean zegoena.
www.geocities.com/redondoterreros
www.aznar.net
Hurbil daude beste hauteskunde batzuk eta hautagaiak kanpaina betean daude Athletic taldea zuzentzeko lehian.
Segi irakurtzen...Bartzelonako Online Flash Film Festival
Lehenago ekarri ditugu lerro hauetara Flash filmak eta geroago ere aitatu beharko ditugu, hemen geratzeko etorri baitira eta sorkuntzaren adierazpide bikaina dira. Macromedia etxeak sortutako programa honek irudi bizidunak eta musika konbinatzen ahalbidetzen digu nahi dugun eran. Ikaragarri politak eta ikusgarriak izateaz gain, ez dira batere astunak izaten eta berauek ikusteko nabigatzaileak erraz kargatzen den plug-in txiki bat baino ez du behar.
Segi irakurtzen...Ziberdiasporarekiko zubiarena egiteko prest beti
Mikel Irizar Symantec korporazioan merkataritza alorreko burua da. Kirolak eta zoriak eraman zuten Silicon Valley-ra eta egun hara doazen zibereragile-entzako kontaktua da Kaliforniako San Jose hirian. Iragan astean gure artean izan zen eta berarekin solasaldia egiteko baliatu genuen bere bisitaldia. EEBBetako bizitza, zibernegozioak eta euskal diaspora teknologikoa izan genituen hizpide, Athletic Munduan Zehar elkarteaz gain, noski.
Segi irakurtzen...