Filmategi erraldoia bihurtzen ari da sarea
Sarea munduko liburutegik handiena da jada, dudarik gabe. Milaka liburu ei zituen Alexandriako liburutegi haren gauzapena da Internet gaur egun eta liburuek ez dute hemen erreta amaitzeko arriskurik. Baina liburuak sareko biltegi erraldoiaren atal bat baino ez dira, Terabyte dexente biltzen dituzten Interneteko zerbitzarietan webgune pertsonalak, komertzialak, bideoak, soinuak eta bestelako artxiboak biltzen dira eta horiek indexatzeko eta gordetzeko beste hainbat ordenagailu daude prest.
Segi irakurtzen...Gizarte digitaleko kultur albistegiak
Aldizkari digitalen artikulu luzeen ondoan, weblog edo weblog itxurako aldizkari digitalek testu sintetikoa, sarrera modukoa eta loturak eskaintzen dituzte, sarean topatutako informazio interesgarrietara jo dezagun.
Segi irakurtzen...Alderdiak eta informazioa gero eta gehiago sarean
Gero eta hurbilago daude EAEko hauteskundeak. Duela aste bi informatu genuen Mayor Orejari buruzko webgune ez ofizialari buruz eta EAJ-PNVk zabaldu duen webgune berriaren berri eman genuen. Iragan astean Euskal Herritarrok taldeak iragarri zuenez, maiatzaren 5etan Anoetako belodromoan egingo duen mitina zuzenean igorriko du webcam bidez ziberespaziora. Aurki, EHk telebistarako prestatu duen spot-a ere ikusgai izango da bertan.
Segi irakurtzen...Komunikabide handiek atera ez zituztenak
Izkutatutako albiste asko sarean ageri dira. Project Censored izeneko webgune batean aurkituko ditugu. Bertan aipatzen dira 2000. urtean EEBBetako komunikabide handiek nahita baztertu zituzten informazioen kasurik harrigarrienak, deigarrienak edo lazgarrienak biltzen dira, Top 10 eta guzti.
Segi irakurtzen...Bien arteko aldea gero eta txikiagoa da
Zailtasunak aurkitzen ari da uztartze hori baina laster alde bien abantailak bilduko diren soluzioa aurkeztuko digute. Jada aukera ezberdinak aurki ditzakegu alde bietan. Esaterako, satelite bidezko telebistan interaktibitatea pay per view edo ordaindutako programa pertsonalizatuak eta ordenagailuarekin konexioa eginez programa informatikoak jaisteko aukera dugu. Beste aldean, ordenagailua filmak ikusteko tresna bihurtu zaigu: DVD filmez gain, sarearen bidezko bideo formatoak hor daude, oraindik kalitate ona ez badute ere. Konprimitutako filmen pirateria ere hor dago eta ordenagailuak zein sarea erabiltzen ditu. Sarearen eta ekipoen abiadura dira uztarketa horretarako oztopo nagusiak.
Segi irakurtzen...Fedegabeak sarean hedatzen doaz
Gure artean egunotan sinismen katolikoen goiengo gradua ikusten ari gara, nahiz eta badakigun beste herrialde batzuetan eta hemen beste garai batzuetan askoz ere handiagoa zela erligioaren presentzia. Sarean ere denetarik aurki dezakegu: katolikoen Aita Santuaren webgunea, Opus Dei-rena, Hezbollah-rena edo eliza ebangelikoenak.
Segi irakurtzen...Unibertsitate ospetsuak doako eskolak emango ditu sarean
Massachusetts Institute of Technology (MIT) sareko instituzio garrantzitsua da. EEBBetan kalitate handiko irakaskuntza ematearen ospea duen zentru honetatik igaro dira egun sarea zuzentzen duten goi mailako teknikari eta guru asko. Aurrerantzean edonork izango du bertan ikasi duela esateko aukera, distantziaz bada ere. Izan ere, MITek abian jarri du OpenCourseWare izeneko programa, Interneten bidez eta doan bertako ikasketa guzti guztiak egin ahal izateko.
Segi irakurtzen...Injustice izenekoa, ez da kaltegarria
Palestinarren aldeko birusa informatiboa dela esan daiteke, kutsatutako ordenagailuaren disko gogorrari ez baitio kalterik egiten, baina molestagarria da. Ustez Palestinaren aldeko ekintzaile batzuek sortu dute, birusen komunikazio boterea aurkitu duten ekintzaileak. Izan ere, birusak palestinarren egoeraz informatuko gaitu eta, ondoren, bere burua hedatuko du kutsatutako ordenagailutik posta bidez beste batzuetara.
Segi irakurtzen...Zazpi urte dira EZLN oihanean eta sarean altxatu zela
Egunotan albiste izan da Mexikoko zapatisten martxa eta EZLNko buruek, aurpegiak estalita, kongresuan eginiko agerraldia. Interneten ere oihartzun zabala izan du gertaera honek eta sarearen bidez jarraitu ahal izan ditugu martxa zein hiriburuko mobilizazio guztiak. Sarean presentzia izugarri handia du zapatisten mugimenduak, baina hau ez da azken egunotako kontua. EZLNren azken urteotako historia sareari lotuta egon da eta neurri handi batean Interneti zor diote zapatistek egunotako fama. Interneteko lehendabiziko fenomeno informatiboa izan zen EZLNren agerpena.
Segi irakurtzen...