Disketxeekin negoziatzea edo klandestinitatea aukeran
Hain zuzen Napster afera puri-purian dagoelarik hasi dira agertzen haren antzeko ekimenak. Zergatik gertatzen da hau? Ez da kontraesana, sarearen bidezko musikaren trukea geldiezina den seinale baizik. Egunotan joera edo estrategia ezberdin bi nabarmentzen ari dira: negozioaren alternatiba komertzialak adostearena batetik eta doakoatasuna mantentzearen aldekoa bestetik. Momentuz ez bata, ez bestea, ez dira diskagintzaren industriaren gogoko.
Segi irakurtzen...Euskal argitaletxe eta disketxeen online urratsak
Apurka-apurka ari dira sareratzen euskal argitaletxeak. Durangoko Azokaren webgune penagarriari aurrea hartu diote gehienek, seriotan hartu baitute online egon beharra. Batez ere katalogoak erakustea dute helburu, baina batzuek zerbait saltzen ahalegintzen dira, nahiz eta oraingoz merkatu murritza izan.
Segi irakurtzen...Sarean lana topatzeko bideak
Eta lana diogu, ezen lanpostua aurkitzea pixkat zailagoa da, behin-behineko lanen ondoan. Egunotan, Eusko Jaurlaritzak lanbide.net webgunea aurkeztu du, lan bila dabiltzanentzat baliagarria izateko asmoz Egailan agentzia publikoak sortu du. Bertan, telematikoki Langain izena eman dezakegu, baita lan bila nabil atalean eskaintzak ikusi. Oraingoz eskaintza gutxi daude, espero dezagun laster gehiago agertzea.
Segi irakurtzen...Filetopia arrakastatsua, Enrique Martinek sortua
Egunotan EEBBetan emandako epaiak Napster programaren etorkizuna zalantzan jarri du. Sarean egun programarik ezagunena den honek internauten artean zuzenean musika elkartrukatzea ahalbidetzen eta errazten du, bere zerbitzariak duen bilaketa tresna bikainari esker. Baina epaileek programa honek musika industriaren egile eskubideak urratzen dituela ebatzi dute eta baliteke laster zerbitzariak bere ateak itxi behar izatea. Hala balitz, milioika erabiltzaile atsekabeturik geratuko lirateke.
Segi irakurtzen...Munduko lagunekin lehia telematikoan
Gure gizartean gero eta leku handiagoa dute bideojokoek eta ia ordenagailuak baino gehiago dira gure mundu garatuko etxeetan dauden Sega eta Playstation kontsolak. Arrakasta lortu duten joko batzuk zinemara edo telebistara igaro dira, Tomb Rider edo Pokemon kasu.
Segi irakurtzen...Sareko atari euskaldun eta elebidun zenbait
Atari bat zer den gutxi gora behera argi daukagun gauza bat da. Webgune batean denetariko zerbitzuak biltzen direnean esaten zaio ataria, baina 1999ko sukarraz gero, modaz pasatu xamar dagoen kontzeptua dugu, dena esan behar baita. Tamalez, ataria hitza aipatzen denean gehienoi burura datozkigu Terra, wanadoo eta beste webgune erraldoi erdaldun horiek. Horiek bezalako milaka daude, txarragoak eta hobeak, baina izugarrizko publizitatea egiteko dirutzarik gabe sortu dira eta horregatik ez dira hain ezagunak.
Segi irakurtzen...Mundializazioaren aurka, "mundu bat bildu" lemapean
Euskalgintzako sektore batzuetan apurka-apurka hedatuz doan kontzientzia da kontraerasora pasatu behar dugula sarean. Ingelesa eta gaztelania jaun eta jabe diren ozeanoan itoko garen beldurrez egon beharrean, gure kultura munduratu, euskaraz. Hor dago gakoa eta Big Beņat-ek primeran erantzuten dio erronkari.
Segi irakurtzen...Enpresek haien posta elektronikoa kontrolatu nahi dute
Berriki Britainia Handian enpresetako buruei euren langileen komunikazio elektronikoak eta telefonikoak monitorizatzeko eskubidea damaien legedia onartu da. Honek eztabaida sortu du Europako gainontzeko herrietan, jarduera hori ez baitator bat oinarrizko zenbait eskubiderekin.
Segi irakurtzen...Fikziozko irratinobela Interneten
Irrati esperientzia berria jarri dute martxan Espainiako Radio 3 irratian, fikziozko irratinobela bat, irratian bertan eta sarean entzungai dagoena. Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga du izena eta abentura magikoen sorta da, kapituluka kontatua.
Segi irakurtzen...