Urteko gertakizun nagusiak eta musika sarean
Urte bukaerak urtearen bilana egiteko baliatzen ditugu sarritan. Bada, urteko azken Irristatzen honetan halaxe eginen dugu ere, lau lerrotan dena ezin bildu bada ere.
Segi irakurtzen...Kontsumismoaren aurkako ekimena
Derrigortutako poza, zoriontasuna dekretu bidez. Horixe da askoren aburuz gabonetako aro hau. Eta guztiaren oinarrian kontsumismoa, ondasunen kontsumo neurrigabea. Sarean, gizartean bezala, kontsumismoaren bide berria dugu eta, aldi berean, haren salaketa egiteko bitarteko aparta.
Segi irakurtzen...Iragan astean Bilbon gai honi buruzko I. Kongresua izan zen
Hezkuntza digitala, orohar, ordenagailuak erabiliz egiten dena dugu. Bi atal nagusi ditu honek: Informatika eta telematika dira. Alde batetik, hezkuntzarako balia daitezkeen aplikazio informatikoak eta bestetik informazio iturri erraldoia den sareen sarea. Adituek diotenez, ohiko klase magistralak ez ei dira desagertuko, baina gero eta gehiago osatuko dira —eta neurri batean ordezkatu ere— hezkuntza digitalaren bidez eta eskola ez presentzialekin.
Segi irakurtzen...Laburmetraiek bidea aurkitu dute sarean
Izugarrizko arrakasta izaten ari da Hispavista atariak antolatu duen minutu eta erdiko film laburren lehiaketa. Donostiako atariak antolatu lehiaketan 90 segundu inguruko 50 film baino gehiago aurkeztu dituzte jada eta gehiago heltzen ari zaizkie. Hilaren 29a arteko epea dago lanak bidaltzeko, berauek dauzkagun formatoa edozein izanda ere. Izan ere, Hispavistakoak arduratuko dira guk bidalitako materiala Windows Media eta Quicktime formatoetara pasatzeaz.
Segi irakurtzen...Kontuz ibili beharra dago postal birtualetako birusekin
Gabonetako postalak bidaltzea ohitura errotua eta hedatua da urte sasoi honetan. Baina azken urteotan, Internet agertuz geroztik, postal birtualak ere bidaltzen eta jasotzen ohitu gara. Baina kontuz ibili behar dugu, itxura maitagarriko Santa Claus-en irudien, gorostien, aingeruen eta jaiotzaren imaginarium kitch horren guztiaren atzean helburu maltzurrak izkuta baitaitezke. Sareko i-worm edo zizare-birusak dira, posta elektronikoaren bidez zabaltzen direnak.
Segi irakurtzen...Artearen bidez gizartean aldaketa eragiteko
Hitz jokoak islatzen duen moduan, arbitismoak errealitatea aldatu nahi du, artea berau islatzera mugatzen den bitartean. Artibistek artea dute adierazpide eta Internet komunikabide.
Segi irakurtzen...Madonnarena internauta gutxik ikusi zuten ongi
Musika izan da aurtengo gai nagusia Interneten. Urte hasieratik musikaren banaketa, Napster afera erdian zegoela, eta musikari buruzko atariak dira 2000ko udagoienean modako joera, dudarik gabe. Ritmic-en agerpenak izan du publizitate oihartzun handia, baina ya.com, inicia.es, terra.com eta beste atari askok ere musika jarri dute osagarri nagusitzat.
Segi irakurtzen...Bere webgunea euskal erreferentziarik osatuena izan da sarean
Ikasten ari zela sortu zuen luzaz sareko euskal erreferentzia nagusia izan den webgune pertsonala: Buber's Basque Page webgune aitzindaria. Ez zuen hori gogoan 1994an hainbat daturekin webgune xumea abian jarri zuenean.
Segi irakurtzen...