Sarean sortutako ideia telebistan
Telebistaren bidezko voyeurismoa da azken hit-a iragan igandeaz geroztik. Alemaniako telebistan egundoko arrakasta izan ondoren, Espainian "Gran hermano" izenarekin Telecinco-k abian jarri duen ikuskizuna denen ahotan dabil, izugarrizko publizitate kanpaina egin baitute eta sekulako morboa eragiten baitu ikusiak izan gabe ikusteak.
Segi irakurtzen...Interneteko antolaketan hierarkiak ekiditzeko xedea du Freenet programak
Freenet izeneko proiektuak sarearen deszentralizazioa bultzatzen du, berau inoren kontrolpean egon ez dadin. Freeneten bidez edukiak zentsuratzea ezinezkoa bihurtzen da, edukiok zein ordenagailutan gordeta dauden ezin baita jakin. Ian Clarke gazte irlandarraren proiektua den hau hedatzen eta hobetzen ari da beste internauta askoren ekarpenekin. Kontrolik gabeko sarea mehatxutzat hartu dute batzuek. Esaterako, The Wall Street Journal-ek proiektua "Interneteko anarkiaren aroaren hasiera" bezala definitu du, haren sortzaileak "pirata informatikoak" direla gehituta.
Segi irakurtzen...Marrazki bizidunak eta gehiago sarean
Punta-puntako marrazkiak eta animazioak ikuskatzeko telebista amatatu eta ordenagailuarekin eskuratuko ditugu Shockwave eta Flash programen bidez. Bi programa hauek gure nabigatzailean integratzen diren plug-in edo programatxo gehigarriak dira, beraz, horregatik filmak gure nabigatzailearen pantailan ageriko zaizkigu.
Segi irakurtzen...Inon ez diren herrialde birtualak sarean gorpuzten dira
Nork daki non ote dagoen Falkenberg? Eta nola imaginatuko genuen Freedoniako enbaxadorea gure auzokoa dela? Auskalo non dauden Merovingia, Landreth, Corvinia, Lectoria edo Nova Arcadia. Aztertzen hasiz gero, elkarren artean oso diferenteak dira, historiaz eta eraketaz. Gehienak erabat birtualak dira, baina sinesgarritasunez jantzita ageri dira haien webguneetan, "Don Quixote" liburuan Sancho Panzari sinestarazi zioten "Insula Barataria" haren antzera.
Segi irakurtzen...Acid Trip webgunearen ikus-entzunezko aluzinazioak
Sareko beste gauza asko bezala birtuala da Acidtrip.com webgunearen intoxikazio lisergikoa ere. LSDaren apologia egiten badu ere, funtsean estetikoa da webgunearen helburua, nabigatzeko programek dituzten ahalmenak ahal duen neurrian baliatzen baititu giro psikodelikoa sortzeko.
Segi irakurtzen...Intimitatea urratzeagatik "saritu" dituzte EEBBko gobernua eta enpresa batzuk
Gezurrezko sariak dira, hala ere, iragan ostegunean zeremonia eta guzti banatu baziren ere. Izan ere, saritu baino salatu egin nahi ditu Privacy International elkarteak herritarren intimitatea urratzen dituzten erakunde eta enpresa hauek. Aurtengo irabazleak EEBBetako merkataritza ganbara eta aireportuen agintaritza erakundeak izan dira erakundeen arloan eta enpresa pribatuen artean DoubleClick publizitate agentzia eta Transunion.
Segi irakurtzen...Italiako arte digitalaren protagonisten topalekua sarean
Makina bat ideia, gauzapen eta arte adierazpen biltzen dira. Denek ezaugarri interaktiboa dute, sarean eta sarerako propio pentsatuta daude hemengo adierazpide guztiak. Bertako artistek Internetek duen interaktibotasunaren ezaugarri horri atarramendua nola atera dakiokeen pentsatzen emango dute, ziurrenik, denbora gehiena. Elkarrekintza da komunikabide berri honetatik UnDo.net domeinupean bildu diren artisten helburua eta, era berean, bitartekoa arte sorkuntzarako.
Segi irakurtzen...Hainbat Webcam-ek Euskal Herriko irudiak igortzen dituzte zuzenean
Webcam edo Internetera irudiak etengabe igortzen dituzten kameratxoak modan daude. Aparailu hauek batzuek bideo solasaldiak egiteko erabiltzen dituzte eta beste askok euren gorputza diru trukean erakusteko. Baina badira kalera edo hondartzara begira dauden beste webcam batzuk gurean, gero eta gehiago gainera.
Segi irakurtzen...XML lengoaiak ahalmen handiagoak eta flash animazioek bizia ematen diete webguneei
Sarea ez da bakarrik web nabigazioa, badakigu posta elektronikoa, berri taldeak, Telnet, Gopher eta beste baliabide batzuk ere badirela, baina jende gehienaren gogoetan Internet aitatzen denean www famatua azaltzen da. Horixe da sarearen aurpegirik erakargarriena eta dinamikoena, etengabe garatzen eta baliabide gehiago integratzen ari baita.
Segi irakurtzen...