Euskal irrati libre zenbait sarean dira
Uhinak baino bit libreak direla esan daiteke, irrati libre batzuek sarean dituzten leihoak. Irrati alternatiboak, ez korporatiboak, kontrainformazio irratiak eta bestelako izendapenen atzean biltzen dira munduan zehar mezu alternatiboa eskaintzen duten irratiak. Euskal Herrian halako irratien ordezkaritza zabala badugu, garai batean gehiago izan baziren ere. Baina munduko bazter askotxotan ere baditugu horrelakoak. Espainian eta Italian badira adibide franko eta asko Interneti esker ezagutu ahal izan ditugu.
Segi irakurtzen...Posta zerrenda automatizatuak aukera interesgarria dira
Interneten gehien erabiltzen den baliabidea ez da web nabigazioa, e-posta baizik. Horren baitan, sarean dabiltzan mezu askotxo banaketa zerrendetan banatzen dira. Gero eta gehiago dira webaren bidez kontrola daitezkeen banaketa zerbitzuak erabiltzen dituztenak.
Segi irakurtzen...Euskal komiki aldizkari nagusiak sareratu dira
Ia batera agertu zaizkigu Interneten TMEOren online edizioa eta La Comictivaren berpizkundea. TMEOri dagokionez, gurean egiten den komiki aldizkaririk garratzena duela gutxi agertu da webgune baten bidez. Ateratako azken zenbakiaren aukeraketa bat egin dute webgunean jartzeko. Badakizue, komiki aldizkari baten edukia testuak baino irudiak dira eta dexente okupatzen dute. Gainera, dena jarriko balute ez luke zentzu handirik izango paperezko edizioak eta... Imaginatzen al duzue TMEOrik gabeko mundu bat? Nik hori ez dut ezta pentsatu nahi ere.
Segi irakurtzen...Eibarespazioko Peoria edo lehendabiziko portal lokal euskalduna
Inglesetik hartutako berba berriak ikasten ohituta gaude honez gero. Baina beste sortatxo bat ikasi behar izan dugu azkenaldion: Eibarnauta, eibarespazioa, peoria, materixalak... Azken urratsa domeinu izen propioa eta guzti agertzea izan da eta horrela sortu da eibar.org portal edo peoria, Eibarko baliabideak eta internautak, materixalak eta eibarnautak biltzen ditu Eibarko ordezkaritza digital euskaldun honek.
Segi irakurtzen...Interneten bertan haren aurkako webgunerik bada
Sarearekiko lilura giroan bizi garen honetan ez da jende guztia Interneten maitale. Bada haren efektu maltzurrez oharturik ahalik eta gutxien erabiltzen duen jenderik. Beste batzuek ordea, sarea erabiltzen dute internautak ezaugarri maltzur horietaz ohartarazteko. Sarea kritikatzen duten webgune batzuk badira, haren akatsak azalduta: batzuek soziologiaren aldetik, besteek ikuspuntu politikotik eta beste zenbaitek umore eta ironiarekin.
Segi irakurtzen...Diru errazaren ustea ustela da sarean ere
Duela aste batzuk La Brujula sareko egunkari berezituak informatu zuenez, Interneteko merkataritza elektronikoan sartu diren enpresen %75ek porrot egin dutela. Datu honek sarean dena errentagarria den ustea gezurtatzen du. Telekomunikazio enpresa askok ere, portalen lehian inbertsio erraldoiak egin ostean, arduratuta begiratzen diote Nasdaq indizeari, burtsan enpresen balioa igo edo jaisten duen indizeari.
Segi irakurtzen...Liburu asko doan eta osorik lor daitezke sarean
Alabaina, ez ditugu atomoetan aurkituko, bit-etan baizik. Patxadaz eta modu erosoan irakurtzeko paperezko liburuak baino ez daude, baina liburua formato digitalean lortzen badugu, e-postaren bidez edo webgune batetik hartuta, beste gauza batzuk egin ditzakegu harekin. Esaterako, eskolako lan baterako Quijote-tik nahi dugun zatia hartu eta gure testuan itsats dezakegu. Testuak inprimatzeko aukera ere beti dago, bilaketa azkarrak egin daitezke eta beste abantaila batzuk ere badira doan lor daitezkeen testu hauekin.
Segi irakurtzen...Faszismoaren itzala sarean zabaltzen ari da
Sareak inongo zentsurarik gabe edonori nahi duena adierazteko eskubidea ematen dionez gero, bada hori gorrotoa eta arrazismoa zabaltzeko erabiltzen duenik. Arrazismoaren apologia egiten duten makina bat webgune badira, denetarikoak.
Segi irakurtzen...Nork bere domeinu propiodun webgunea ezartzeko urratsak
Zer egin behar dugu gure izena duen webgunea ezarri nahi badugu? Bada, beste norbaiten zerbitzarian gure webgunea jar dezakegu. Badira webgunerako doako lekua eskaintzen duten hainbat zerbitzari, Geocities-en atzean etorri ziren Xoom, Tripod eta beste askotxo.
Segi irakurtzen...