Internautak aktore bihurtzen dira sarean
Abuztuaren 11an eguzki eklipse baten itzala zabalduko da Europan. Diotenez, inoizko ikusgarriena izango da ikuskizuna. Ordubetez, gerizpean izango da Euskal Herria, baina erabateko iluntasuna Europaren erdialdea zeharkatuko duen marra batean izango da.
Segi irakurtzen...Euskaldunak munduan eta Interneten
Gaur dugu Aste Nagusiaren azken eguna. Ez, ez gara Donostiako edo Bilboko jaiez mintzo, egunotan EEBBetako Reno hirian izan den euskal kultur asteari buruz baino. Ekitaldiz betetako egitarau potoloaren bidez, azken urteotan herrialde hartako euskal diasporak izan duen bilerarik garrantzitsuena egitea zen NABO (North American Basque Organizations) elkartearen asmoa. Euskal elkarteak biltzen dituen federazio hau, hainbat elkarte legez eta euskal jatorriko estatubatuar gehienen antzera, Interneten dago euskalduntasunaren berri emanez.
Segi irakurtzen...Sarea tresna aproposa da gure bidaia antolatzeko
Iragan astean bidaia arraroez jardun bagenuen, gaur, merkeagoa eta seguruenik ohikoagoa izan daitekeen gure bidaia prestatzen lagunduko diguten helbide batzuk aitatuko ditugu.
Segi irakurtzen...Internet gerra informatikoen gatazkalekua
Amerikarrak famatuak dira etsaiak asmatzen. komunistak, errusiarrak, martiztarrak eta musulmanak izan dira mende honetan amerikarrak babesak bilatzera bultzatu dituzten mamuak, armak erosiz edo aterpeak eraikiz. Teknologiaren aroan Internet da hackerrak edo ziberterroristak, modako etsaiak, eroso mugitzen diren ingurunea.
Segi irakurtzen...Bidaia exotiko eta arriskutsuak salgai Interneten
Munduan den bidai agentziarik handiena eta osatuena da Internet. Bertan, birtualki nabigatu eta pantailaren bidez munduak etxetik irten gabe ezagutzeaz gain, badago aukerarik benetako bidaiak ezagutu eta erosteko. Hegaldiak, eta bestelako bidai antolatuak etxetik bilatu, aukeratu eta kontratatu daitezke, askotan ohiko agentzietan baino merkeago.
Segi irakurtzen...Euskarari buruzko zerrendan aldaketa
Aspaldian ez bezalako mezu andana ari dira jasotzen hainbat internauta euskaldunen postontzi telematikoek egunotan. Baten batek ahaztuta eta hainbatek defuntutzat zuen EuskaraZ posta zerrenda berpiztuta eta indartsu ari da gure disko gogorra euskal mezuez betetzen. Printzipioz horrekin erlazio zuzena behar ez lukeen aldaketa tekniko batek eta zerrendaren kudeaketaren eskualdatzeak eragin dute Fenix bere errautsetatik berpiztea.
Segi irakurtzen...e-postaren bidezko foro telematiko euskalduna
Berpiztuta ageri zaigu egunotan EuskaraZ izeneko posta zerrenda elektronikoa. Euskaraz eta euskararen gainean jarduteko sortu zen zerrenda hau 1996an eta erabateko aldaketa izan berri du esku hartze kopuruari eta mezuen kopuruari dagokionez.
Segi irakurtzen...Cybertranslations, itzulpenak sarean
Interneti esker mundu osoa hartzen duen merkatuan dago Cybertranslations Bilboko enpresa. Egoitza berton izan arren, bezeroak nondinahitik sortzen zaizkio Eugenio Garcia-Salmonesen enpresa birtualari, sarerako aproposa den antolaketa baitu Cybertranslations itzulpen zerbitzuak.
Segi irakurtzen...Trapu zikinak ikusgai sarean
Iragan astean aipatu genuen espioitzarekin zerikusirik badu ikerketa kazetaritzak. Ikergaiak eta ikertzeko moduak askotan antzerakoak izaten badira ere, ezberdintasun handi bat badago bien artean: kazetariek argitaratzeko ikertzen dute eta horregatik interesgarriagoa izango da internautarentzat kontatzeko zerbait badutelako.
Segi irakurtzen...