e-zineak ulertzeko bi modu
Mamorro fanzineak aro berri bati ekingo dio maiatzan, ohiko erara –paperean– 12 urtez publikatu ostean, atomoak utzi eta bit-etara pasatuko baita aurrerantzean. Honela, Bilboko fanzineetan ezagunenetarikoa den honek bere izateari utzi eta e-zine edo webzine bihurtuko da. Aldaketa hori aurkezteko jai bat antolatuko dute mamorrotarrek larunbatean Mina Espazion zortzietatik aurrera.
Segi irakurtzen...EHUko Campus Birtuala
Hainbat ikasgai Interneten bidez etxetik egin ahal izateko aukera eman du aurten, estrainekoz, Euskal Herriko Unibertsitateak. Kataluniako UOCen ereduari jarraituz, ikaragarri haziko den joera baten lehen urratsak dira hauek.
Segi irakurtzen...Edozein domeinu lortzeko gezurrezko modua badago
Interneterako euskal domeinua lortzearen aldeko borrokan dabil Igor Aiestaran internauta euskalduna. Berak bultzaturik sortu da hori eskatzen duen webgunea, gai honen gaineko informazioa emateko.
Segi irakurtzen...Interneten garrantzia Kosovoko gatazkan
Egunotan itzelezko gerra abian jarri da mundu osoko internauton pantailetan. Gerra telematiko honetan balak eta misilak barik, bit-ak jaurtitzen dituzte, kainoien ordez modem-ak erabilita. Hala ere, ezin daiteke esan gerra birtuala denik, errealitatearekin lotura estua duelako.
Segi irakurtzen...Ezaugarri hau baliatzen dute jolas eta lehiaketek
Urrun geratu dira munduko webgune guztiak arratsalde batean ikus zitezkeen garaia, 1994an Yahoo bilatzailearen Filo eta Yang sortzaileek egiten zuten bezala. Egun, Batikanoko aita santuaren orrialdean sartu eta, bertan azaltzen diren loturetan klik eginez, orrialde porno batean egon gaitezke handik ordubetera, Disneyren gunea, Mumia Abu Jamal-ena eta Leticia Sabater bisitatu ostean. Eta dena jarraian, orrialde berririk zabaldu gabe egin dezakegu, estekak segituz. WWW famatuan nabigatzen ari denak aukerak eginez egiten du bere ibilbidea, konbinaketa posibleak kontaezinak direlako.
Segi irakurtzen...Soinua konprimitu kalitatea kaltetu gabe
Azken hilabeteotan sarean zabaldu den soinu konpresio formatoak musikaren industria asaldatu du. Konpresio maila oso handiak lortu arren, formato honetan jarritako artxiboek CD kalitatea izan dezakete guk entzutean. Horregatik, artxiboen –abestien– tamainua hain txikia izanik abestiak sarearen bidez trukatu, hedatu, saldu eta eman egiten dira, askotan copyright legeak hautsiz.
Segi irakurtzen...Amazon.com eta Yahoo, lehenengoak izatearen arrakasta
Interneten bidezko liburudenda da Amazon.com. Jeffrey Bezosek abian jarri zuen 1995ko udan, orduko Interneten erabiltzaile apurrei milaka liburu eskainiz. Negozio txikiak eskaintzen zuen liburu kopurua biderkatu du hiru urte hauetan, sarean erabiltzaileak biderkatu diren moduan eta gaur egun milioika titulu eskaintzen ditu mundu osoko erosleentzat. Jada ez ditu bakarrik liburuak eskaintzen, CDak, DVDak eta bideoak ere bai.
Segi irakurtzen...Adibideak Euskal Herrian
Merkataritza elektronikoaren garapenari dagokionez, orohar, Europa EEBBekiko atzeratuta dago eta Euskal Herria Europarekiko ere bai. Urte gutxiren buruan sektore hau izugarri igoko dela aurreikusita dago. Iaz, EEBBetan 15.000 milioi dolar mugiarazi zituen, baina datorren urterako hamar aldiz gehiago izango dela dio Gartner Group ikerleen taldeak. Gu, betiko moduan, atzerago ibiliko gara. Geldiroago ibili arren, izugarrizko hazkundea izaten ari da arlo hau gure artean, adibide bakan baina esanguratsuak badira eta.
Segi irakurtzen...Azoka birtualeko dendariak
Erakusleihoa gure ordenagailuko pantaila dute, kokatuta dauden herria herrixka global eta birtuala da. Mundu osoa estaltzen duen merkatuan dira baina fisikoki inon ere ez. Denda hauen helbideak mapetan agertzen ez diren www.herrialdea.com/herria/kalea/zenbakia.htm gisakoak dira gutxi gora behera. Denda birtualak dira, Interneti esker agertu edo esparrua zabaldu duten merkatariak.
Segi irakurtzen...Sarea publikatzeko primerako lekua da.
Fanzineroen ametsa Interneten ari da gauzatzen. Esateko, idazteko edo marrazteko zerbait duen edonork jar dezake online e-zine edo webzine bat, horrela deitzen baitira sarean jartzen diren fanzineak. Inprimaketa eta banaketa gastuak kenduta, izugarri erraza da gehiegi mugitu gabe nork bere webzinea sarean eskegitzea.
Segi irakurtzen...Multinazionalen aurkako kanpainak ere mugez gaindi
Enpresa multinazioal handien jokaera maltzurrak salatzeko hainbat webgune sortu dira han hemenka, haietako batzuri min handia eginez. Enpresa hauek gehienetan herrialde pobreetan sortutako produktuak "lehen munduan" saltzen dituzte eta irudi kanpaina handiak egiten dituzte itxura ona emateko.
Segi irakurtzen...