Euskal domeinua lortzeko kanpaina abiatzear
Euskal Herriarentzako goi mailako domeinua lortzeko xedez, duela hilabete batzuk EH Online izeneko webgunea jarri zuen sarean Igor Aiestaran internauta euskaldunak. Orain, webgunea berritzearekin batera kanpaina bat abiatu nahi du ekimen xume eta indibidual hori mugimendu kolektibo indartsua bihurtzeko. Bere helburua Euskal Herrian erregistratutako domeinuen izenek .es edo .fr amaiera izan beharrean .eh erabili ahal izatea.
Segi irakurtzen...Liburu eta disko denda birtualak sarean
Betiko liburudendek duten xarma ez dute izango baina negozioaren zati gero eta handiagoa hartzen dute. Liburu eta diskoen denda birtual erraldoiak modan dira, eta horregatik denda txikiagoek ere sarean beren lehiatilak irekitzen ari dira.
Segi irakurtzen...Debekuaren aurkako guneak sarean
Kalamuaren legeztatzea bidezidor luzea izango da, oraindik aldaketa asko egon beharko dutelako hainbat jenderen kontzientzietan, agintariengan bereziki. Bide hori egiten laguntzeko sortu dira hainbat elkarte, ARSEC eta Kalamudia esaterako, Interneten beren isla dutenak.
Segi irakurtzen...Hezkuntza proiektu multimedia dugu ETBko saioa
Astelehenetik ostiralera ETB1ek eskaintzen duen saioa da Ikusgela. Baina hezkuntza proiektu bezala pentsatuta dago, ez telebista saio huts moduan. Horren erakusgarri dira Ikusgelaren webgunea eta saioaren antolaketa bera.
Segi irakurtzen...Film baten errodaketa zuzenean sarean
Musikari buruzko filma izanen da Shacky Carmine. Musika talde indie baten istorioa kontatzen duen filme espainiar hau Fernando Colomok babestu du eta Chema de la Peņa ari da zuzentzen.
Segi irakurtzen...Bat bateko interakzioa, planetaren bestaldean dagoen jendearekin komunikatzeko gaitasuna eta informazio iturri interaktiboen multzo imaginaezina. Horiek dira Interneten sedukzioaren ezaugarri batzuk. Horiekin Mundu Zabaleko Sarea edo WWW famatua hasi da gizakume batzuk harrapatzen, webadiktoak edo web junkie-ak sortzen.
(Igandeko KZn argitaratua).
Segi irakurtzen...Banka zerbitzu telematikoak
Oso denbora gutxian Euskal Herriko banku eta aurrezki kutxa gehienek Internetera salto egin dute. Presentzia hutsarekin hasi ziren eta azkenaldion gehienak banka telematikoko zerbitzuak eskaintzera pasa dira, bezeroei etxetik euren kontuak kudeatu eta eragiketak egiteko aukera ematera.
Segi irakurtzen...