2000ko otsailak 24, Osteguna | Irristatzen |
Web negozioak
Sareko negozio arrakastatsu zenbait
Jada sarera konektatuta gaudenoi inoiz burutik pasatu zaigu agian honen bidez aberasterik badagoela. Baina arrakasta izan duen ideia bat ezagutu orduko beranduegi izaten da geuk gauza bera egiteko. Sarean aitzindariek bidea erakusten dute baina dauden zenbait ideia arrakastatsu aipatuko ditugu hemen. Agian, imaginazio pixkatekin dirua emango digun proiektua sareratuko dugu.
Arrakasta izan du telebista sarearen bidez eskaintzen duen zerbitzari batek. iCrave TV kanadiar enpresak 13 milioi dolar sartu ditu 17 telebista kateren seinaleak jaso eta sarearen bidez emititzen dituen zerbitzarian. Kanadako legeek telebista seinaleak aldatu gabe daudenean berriz emititzea ahalbidetezen duenez, National Footbal League-k jarritako salaketak ez zuen aurrera egin.
Salmentetan bitartekaritza lana egitea da momentuz dirurik ematen duten negozioen ezaugarri komuna. Priceline enpresa hegazkinetako bidaia txartelak eskaintzen hasi zen, bidaiarien gustoko prezioetan. Irteera eta helmuga aireportuak aukeratuta enpresak abisatuko gaitu gure poltsikoaren neurriko bidaia aukera suertatzen denean.
Beste ideia arrakastatsu bat musika saltzea izan da, Musica a la Carta-k egiten duen moduan. Hemen abestiak eros daitezke banan banan, taldearen disko osoa erosi beharrean. Saretik jaisten dira momentuan. EEBBetako beste webgune batzuetan nork bere gustoko abestiak eta azala aukeratu eta etxean jasotzen du bere neurrira eginiko CD bat.
iCrave TV
www.icravetv.com
Priceline
www.priceline.com
Musica a la carta
www.musicaalacarta.com