1999ko abenduak 30, Osteguna | Irristatzen |

I hate christmas

Garai hau gorroto dutenen arrazoiak sarean

Askorentzat gorrotagarria da urte sasoi hau eta eguberriarekin erlazionatutako guztia. Arrazoi ezberdinak badira, pertsonalak tartean, baina nagusi dira kontsumismoaren eta derrigorrezko pozaren kritika egiten dutenak. Hori sarean hainbat webgunetan islatzen da.

Bah, humbug! –alukeriak!– dio batek, gabonetan sinisten ez zuen ipuinetako agure haren omenez edo. Bere webgunean errezeta alternatiboak eta oporretan egin daitezkeen gauzen ideiak eskaintzen ditu. Hitzak eraldatutako gabon kantak, loturak eta irudiren bat ere baditu, bere arrazoiekin batera: «era berean gorroto ditudan zentru komertzialetan dekorazioak adierazten duen saso alua. Bertan ezezik, Santa Clausen irudiak, arbolak, edurra... edonon nire aurpegi aurrean. Ez dago eskapatzerik», dio egileak. Komertzialismoaren bonbaketa eta erligio zentzuaren galera erabatekoa salatzen dute beste askok, denak kristauak ez garela gehituta.

Britainia Handiko norbaitek Victoria erreginari egozten dio eguberrien egungo izaera kontsumista. Bere leihoan jai hauen kontrako hainbat arrazoi ematen ditu, beste askok legez. Baina tira, erresistentzia eta erridikulizazioa da geratzen zaien bide bakarra eta horixe egiten dute Anti Christmas Frontearen webgunean. Bertan kalkuluak egiten dituzte eta ondorioz, munduan familia kristauetako haurrak %15 izan arren, komeriak izango ditu denengana iristeko. Segundu bakoitzeko mila etxetara sartu behar da gabon gauean, garraio eta fisika kontuak albo utzita. Beste testu batean Santa-ren benetako izaera Satan-ena dela diote Frontekoek.

Bah Humbug!
http://www.angelfire.com/oh/BahIHateChristmas
Ihate bloody christmas
http://www.nobunaga.demon.co.uk/htm/xmas.htm
The Front Anti Christmas
http://www.geocities.com/CapitolHill/Senate/1500
Anti-Christmas
http://internettrash.com/users/altmtl/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner