1999ko azaroak 25, Osteguna | Irristatzen |

Uhin libreak

Euskal irrati libre zenbait sarean dira

Uhinak baino bit libreak direla esan daiteke, irrati libre batzuek sarean dituzten leihoak. Irrati alternatiboak, ez korporatiboak, kontrainformazio irratiak eta bestelako izendapenen atzean biltzen dira munduan zehar mezu alternatiboa eskaintzen duten irratiak. Euskal Herrian halako irratien ordezkaritza zabala badugu, garai batean gehiago izan baziren ere. Baina munduko bazter askotxotan ere baditugu horrelakoak. Espainian eta Italian badira adibide franko eta asko Interneti esker ezagutu ahal izan ditugu.

Mezu alternatiboa zabaltzeko, bide berriak urratzearen beharra azpimarratzen da Gasteizko Hala Bedi Irratiaren webgunean: Ğez da nahikoa kartel edo irratiekin, telebistak, hedapen handiko irratiak eta webguneak ere erabili behar dirağ, diote. Domeinu izen propioa eta guzti dugu sarean Hala Bedi. Hasierako orrialdean Shockwave animazio ikusgarria ikusiko du ordenagailu eta programa berriak dituenak, baina konexio eta konputagailu zaharkituak dituenarentzat nabigazioa geldotzen duten irudi astun batzuk baditu. Programazioa eta pare bat gauza gehiago aurkituko ditugu hemen, momentuz. Webgune gutxi batzuetan RealAudio edo Windows Media Player formatoetan irratia entzun daiteke, ez ordea Euskal Herriko irratienetan.

Bilboko Tas-Tasek ere badu presentziarik Eusneten baitan. Programazioa eta lotura interesgarrien bilduma ditu irrati honek. Irola Irala Irratiaren webgunean berriz, irrati librea zer den azaltzen dute, sareko beste irratietara loturak eta programazioa ere badira, webgune gehienetan izaten den atala. Xorroxin Irrati nafarrak ere badu zahar xamarra den webgunetxoa.

Halabedi
www.halabedi.org
Tas-Tas
http://www.eusnet.org/partaide/tas-tas/home.htm
Irola Irala Irratia
http://www.we.lc.ehu.es/~jgtorre/III.html
Xorroxin
http://surf.to/eskuaraz
Radio Resistencia
http://www.angelfire.com/de/radioresistencia/embolao.html
Onda Latina
http://www.nodo50.org/ondalatina

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner