1999ko azaroak 11, Osteguna | Irristatzen |

Sarearen aurka

Interneten bertan haren aurkako webgunerik bada

Sarearekiko lilura giroan bizi garen honetan ez da jende guztia Interneten maitale. Bada haren efektu maltzurrez oharturik ahalik eta gutxien erabiltzen duen jenderik. Beste batzuek ordea, sarea erabiltzen dute internautak ezaugarri maltzur horietaz ohartarazteko. Sarea kritikatzen duten webgune batzuk badira, haren akatsak azalduta: batzuek soziologiaren aldetik, besteek ikuspuntu politikotik eta beste zenbaitek umore eta ironiarekin.

Sormena akatzen duela, harreman pertsonalak suntsitzen dituela eta beste efektu negatibo batzuk aipatzen dira disgusto kolektiboearen webgune umoretsuan. Beste batean ere ironia eta umorea erabiliz Interneten ezaugarri onak txartzat aurkezten dira, beraz, azken hau ez da benetan sarearen kontrakoa.

Espazio publikoaren suntsitzailea da sarea, Infoshop-eko anarkisten irudiko. Webgune honetan Internetek izan duen okerrerako bilakaera azaltzen da: korporazio erraldoien menpe dago egun, politikoki onargarriak ez diren edukiak zentsuratu nahi dituzte... Ekintza eta antolaketa proposatzen dute horren aurka: besteak beste Linux bezalako sistema askeak erabiltzea eta musika pirateatzea.

Gogoeta sakon eta lasaiagoa egiten du neska batek Kanadako ikasleentzako aldizkari digital batean, I hate the Internet izenburupean. Sarean ezin dugula nahi beste informazio atzeman, informazio horien zuzentasuna bermatzerik ez dagoela, harreman pertsonalak sareak ezin ordezka ditzakeela. Finean, dioenez, «garun erdia baino ez duen edozein astapotrok ordenagailu bat baldin badu, Interneten nahi duena idazteko ahalmena du». Halabaina, agian horixe da sarearen doaia.

Disgusto kolektiboa
http://www.angelfire.com/va/oldschoolperfect/anti.html
Ikuspuntu umoretsutik
http://www.fphil.uniba.sk/~7bella/Antinet.htm
Anarkisten ikuspuntutik
http://www.infoshop.org/censors.html
I hate the Internet
http://www.tgmag.ca/tgo.v2/antinet_e.html

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner