1999ko azaroak 4, Osteguna | Irristatzen |

Fatxak pantailan

Faszismoaren itzala sarean zabaltzen ari da

Sareak inongo zentsurarik gabe edonori nahi duena adierazteko eskubidea ematen dionez gero, bada hori gorrotoa eta arrazismoa zabaltzeko erabiltzen duenik. Arrazismoaren apologia egiten duten makina bat webgune badira, denetarikoak.

Bada erridikulu xamar denik, esaterako Conde Kraffa delako batenak. Bertan, hirugarren mundu gerra Euskal Herrian hasiko dela dio egileak eta NATOko soldaduek gure herria okupatu beharko dutela. Beste batzuek futbolarekin nahasten dituzte ideia arrazistak. Espainian badira adibide batzuk, esaterako Madrilgo Frente Atletico eta Orgullo Vikingo taldeak. Biek oraintsu arte izan dituzten webguneak itxita ageri dira egun, baina ez dago argi zerbitzariek ala eurek itxi dituzten. Aitor Zabaletaren heriotzaz geroztik hedabide askotan aipatu ziren Frente Atleticoren webgunean ageri ziren eduki probokatzaileak. Zabalik jarraitzen du ordea Ultras Sur madrildar taldearenak eta baita Sanse izeneko talde madrildarraren Peņa Ultrarenak.

Nazismoaren ageriko defentsa egiten duten hainbat webgune daude. Batzuetan izenak ere nahiko argiak eta adierazgarriak dira, hala nola unitedskins.com, adolfhitler.com, aryan.com, propatria.org, whitepride.net, nazi.org eta beste. Espainian nuevorden.org izena zeraman webgunea saretik desagertu da azken hilabeteotan agiriko azalpenik gabe.

Faszismoaren hedapenari aurre egiteko xedez Nazism Exposed webgunean hiru bat urte badaramatza hazkunde honen salaketa egiten. Kanpainak antolatzea eta informazioa ematea dute helburu historia errepika ez dadin.

Ultrassur
http://www.geocities.com/Colosseum/Field/7710
Conde Kraffa
http://members.tripod.com/kraffa
Nazism Exposed Project
http://www.ekran.no/html/nazismexposed/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner