1999ko irailak 16, Osteguna | Irristatzen |

Sarean ulertzeko gay

Homosexualentzat ere espazio librea da sarea

Aktibismoa eta kontsumoa dira Interneten komunitate homosexualari begira egiten diren milaka webguneren bi arlo nagusiak. Adierazpen askatasuna munduko bazter guztietara helarazten duen sarean ahalegin berezia egiten dute homosexualek armairutik ziberespaziora ateratzeko.

Sarean gehien mugitzen direnetarikoak dira internauta gay eta lesbianak. Horrelaxe baieztatzen du Media Metrix ikuslegoaren enpresa neurtzaileak. Fidelenak ere badira webgune gayen bisitariak, Gay.com portaleko arduradunek frogatu ahal izan dutenez. Horrek iragarleak eta merkatariak komunitate horrentzako publizitatea eta eskaintza bereziak egitera bultzatzen ditu. Heterosexualek baino, gay bikoteetan gehienak izaten duten botere ekonomikoaren ondorio nabaria da ere Gay Financial Network portala.

Baina gayen presentzia sarean ez da diru kontuetara mugatzen. Eskubide sozialen defentsan Espainian aritzen da Fundacion Triangulo. Amnesty International-ekin premiazko ekintzen sarean parte hartzen du sexu eskubideak urratzen direnean. Gurean, EHGAM elkarteak badu bere presentzia sarean. Topagune bat baino gehiago badago, bestalde. Berri taldeetan zein Madrilgo Chueca.com portalean, esaterako. Bertan, Interneten bidezko irratia ere entzun dezakegu, «irratia ulertzeko beste modu bat», diotenez. Hartzaren orria webgunean, berriz, gai honen gaineko makina bat lotura eta informazio dago, besteak beste, umore garratza duen Queer Nasty webzinearekiko konexioa.


Gay Financial Network
http://www.gfn.com/
Berri taldeetan
es.charla-gay-lesbiana
Fundacion Triangulo
http://www.redestb.es/triangulo/
Hartzaren orria
www.geocities.com/WestHollywood/6742/
Queer nasty
www.tripnet.com/q-nasty/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner