1999ko maiatzak 13, Osteguna | Irristatzen |
Webgune bizarroak
Gauzarik bitxienak kontatzen dituzten webguneak
Denetariko webguneak badira sarean, eta horietarik bitxienak dira gertaera harrigarrien berri ematen dutenak. Bi motatakoak badira: egiazko gertaerak eta asmatutakoak kontatzen dituztenak. Hoba ez, benetazko gertaerak izaten dira harrigarrienak eta horrelakoen sorta ederra badago. This is true aldizkariak horrelakoen bilduma egiten du eta irakurleari e-postaz jasotzeko aukera damaiote.
Ez dakigu ondo dagoen besteen ezbeharrei barre egitea, baina gertatutako heriotzik erridikuluenak saritzen dituzten Darwin sariek, kasurik sinestezinenak biltzen dituzte. Esaterako, Metallica-ren kontzertu batera ordaindu gabe hesi batetik sartu nahian elkar hil zuten bi lagun mozkortiren kasu harrigarri bezain benetazkoa kontatzen dute. Antolatzaileen esanetan eboluzioari eta gizateriari mesede egiten dioten gizakiak dira Darwin saria merezi dutenak: beren buruak gizakion kode genetikotik, mundutik, kentzea. Oso arau zorrotzak dituzte sariak emateko eta gertaera guztiak konfirmatu behar dira.
Imaginazioaren emaitza diren berrietan berriz, Mondo Cane-ren bertsio digitala izan nahi duen Bizarre News daukagu. Bertan, Elvis bizirik dagoela frogatzen duten datu guztiak aurkituko ditugu. Gugandik hurbilago, hemen behinola aipatu genuen Encarnegin webgunea dugu. Bertan, Sesame Street-eko Blas pertsonaia munduan gertatzen diren hainbat gaiztakeriren errudun egiten dute.
This is true
http://www.thisistrue.com/
Darwin Awards
http://www.darwinawards.com
http://www.officialdarwinawards.com
Bizarre News
http://www.bizarrenews.com
Encarnegin
http://surf.to/encarnegin