1999ko maiatzak 6, Osteguna | Irristatzen |

Chat-ak harrapaturik

Sarearen bidezko berriketaldiak

Interneten baliabideetarik bat dira, sarea ez baita web-en nabigaziora laburtzen. Webguneak ikusteaz aparte badira bestelako komunikazio moduak. Hauetariko bat IRC edo aldi bereko berriketa da.

Badirudi gure belaunaldiaren ezaugarria munduaren beste aldean bizi direnekin komunikatzea dela, hurbilen ditugunak ahaztuta . Duela pare bat urte, oso guay ziruditen autoen iragarki batean agertu zen IRC berriketaldia, JASP belaunaldiaren ikur moduan. Zentzurik gabeko berriketak diruditen hauek, antza, batzuei mundu errealan egin ezin dituzten harremanak mundu telematikoan egiteko balio zaizkie. Hori frogatzeko daude chat-etik sortu diren diren ezkontzak, esaterako. Etengabe aukera eta alda ditzakegun nick edo ezizenek errazagoa egiten dute hori, benetako nortasuna ez baita zertan agerian utzi behar.

Funtsean, chat-a gai bati buruzko taldea aukeratzea, bertan sartzea eta teklen bidez momentu horretan talde horretan daudenekin komunikatzea da. IRC egiteko programa dexente badaude eta gehienak sarean bertan lor daitezke. Batzuk doakoak dira, freeware-a, eta gehienak shareware dira, hots, probatu ostean dolar batzuk ordaindu behar dira programak lanean segi dezan. Windows plataforman ezagunena mIRC da eta Mac-erako Ircle omen da erabiliena.

Iragan igandean Mac-erako Snak programa jaitsi genuen IRCn gure lehen urratsak emateko. Lehendabiziko helburua #euskara izeneko kanala aurkitzea izan genuen, euskal txateroen bilgunea. Txiripaz, lagun bakarra aurkitu genuen, Igor Aiestaran, eta berak eman zizkigun bertan ibiltzeko gomendio batzuk.

Helbide interesgarriak:
Zuk zeuk probatu nahi baduzu, Arixen webgunean izango duzu informazio gehiago... Baina kontuz telefono fakturarekin!

Arixen webgunea
http://web.jet.es/~xaizpuru/

Programak jaisteko
http://tucows.arrakis.es

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner