1999ko apirilak 22, Osteguna | Irristatzen |
.eh domeinua: bai, baina ez
Edozein domeinu lortzeko gezurrezko modua badago
Interneterako euskal domeinua lortzearen aldeko borrokan dabil Igor Aiestaran internauta euskalduna. Berak bultzaturik sortu da hori eskatzen duen webgunea, gai honen gaineko informazioa emateko.
Funtsean, Interneterako euskal domeinu bat eskatzea nazioarteko ezagutza eskatzea da. Kirol selekzioekin eta beste gai batzuetarako eskatzen den gauza bera da, baina arlo telematikoan. Herrialdea adierazten duen domeinu izena Interneteko helbideetan jartzen den amaiera da. Esaterako, Frantziaren kasuan domeinua .fr da eta Espainiak .es amaiera du. Munduko estatu guztiek, eta estatu ez diren hainbat naziok ezagututa dute euren domeinua, Faroe, Jersey irla eta Gibraltar azken taldearen adibide dira.
Errolda batean zerrendatutako herriak eta hauei dagozkion domeinu izenak bakarrik onartzen dira. IANA erakundeak zerrenda hori kudeatzen du eta, noski Euskal Herria ez da bertan ageri. Gauzak gehiago nahasteko, .eh domeinua zerrenda horretan dago, baina beste herrialde bati esleiturik, Mendebaldeko Saharari. Hala ere, hango gerraren aitzakiarekin ez du IANAK oraindik domeinua aktibatu. Aukera egon liteke sahararrekin domeinua elkarbanatzeko akordiorik lortuz gero, baina hori ez da izanen Euskal Herriaren nazioarteko onarpen bat.
Egoera hori konpondu artean, beste bide bat agertu da: gezurrezko domeinua erabiltzea. Hasierako hitzak aldatuta, edozein helbide erregistratzeko aukera ematen duen doako zerbitzu bat da, segituan nabigatzailea benetako helbidera bideratzen duena.
Konektatzeko:
Euskal domeinuaren alde
http2//ehdomeinua.eh
edo
http://www.ehdomeinua.eusnet.org/
Edozein domeinu aktibatzeko:
www.http2.com