1999ko apirilak 1, Osteguna | Irristatzen |
Nazioarteko boikota
Multinazionalen aurkako kanpainak ere mugez gaindi
Enpresa multinazioal handien jokaera maltzurrak salatzeko hainbat webgune sortu dira han hemenka, haietako batzuri min handia eginez. Enpresa hauek gehienetan herrialde pobreetan sortutako produktuak "lehen munduan" saltzen dituzte eta irudi kanpaina handiak egiten dituzte itxura ona emateko.
Askotan, esaterako, Europan eta EEBBetan bere burua ekologistatzat aurkezten duen enpresak beste herrialde batean ibaiak kutsatzen ditu. Multinazionalen lana kontinente ezberdinetan izaten denez, gehienetan kontsumitzaileak ez du horretaz ohartzeko aukerarik izaten.
Baina mundu osoko informazioa trukatzeko, zer hobeago Internet erabiltzea baino? Interneten webgune asko sortu dira, informazioa eman eta boikot kanpainak proposatzen dituztenak. Horiei esker jakin ahal izan dugu iragarki bategatik Ronaldo futbolariari 1.000 milioi pezeta ordaindu zizkion Nike enpresako langileak goseak hiltzen dituela Malaysian. Jakin dugu Disney produktu batzuek umeek egindakoak direla, Adidasenak bezala.
Shell enpresak Afrikako ibaiak petrolioz zikintzeaz gain, Nigerian diktadurari laguntza eman omen dio, Nestlek azpielikadura bultzatzen dituen bitartean negozioa egiten ei du herrialde pobreetan esne hautsa salduz.... Arrazoi bategatik edo besterengatik Microsoft, Mitsubishi eta beste hainbatek badute euren boikot webgunea, askotan salatuen irudia eta tipografia kopiatuz barregarri uzten dituzte, bestetan aldiz iraingarriagoak dira. McDonalds enpresaren aurkakoa famatuena da. Bertan, zalantzarik ez uzteko Burger King konpetentziaren aurka ere egiten dute.
Helbideak:
Boikoten zerrenda bat
http://www.aracnet.com/~ismore/boycott.html
Just do it! Boycott Nike.
http://www.geocities.com/Athens/Acropolis/5232/
Mc Spotlight
http://www.mcspotlight.org
Nestle
http://shell.ihug.co.nz/~stu/nestlmilk.htm