1999ko martxoak 4, Osteguna | Irristatzen |

Elurra pantailan

Skiaren gaineko informazio webguneak

Portalak bisiten trafiko handia duten webguneak dira non denetariko zerbitzuak eskaintzen diren. Famatuak izan dira azkenaldion EEBBetako portal nagusien erosketak, bisitari kopuru hori dirutara itzultzen baita publizitatearen bidez.

Baina erraldoi horiek ezezik portal tematikoak ere modan dira Interneten. Egunotan fama handia hartu du Pirineoetan, 800 biztanleko Benasque herrian sortu den skiatzaileentzako portalak. Barrabes izena du eta elurrerako materiala saltzen duen denda batena da. Bere salmenten %25, Interneten bidez egiten du, 35 miloi pezeta, eta enpresa txiki eta ertainentzako eredu bilakatu da Microsoft, Intel eta beste zenbait enpresaren laguntzarekin. Bere denda birtualaz gain portalak eskiatzaleentzako informazioa du: eguraldia, ibilbideak, gidari zerbitzuak, ikastaroak eta bestelakoak. Mundu osoko estazioen eta loturen direktorio handia eskaintzen ditu Barrabesek informazio bila dabilenarentzat.

Beste gune batzuk ere badira elurra eta skiari buruz, baina bat ere ez dago euskaraz. Gehienek publizitate mordoa eskaintzen dute eta mami gutxiko informazio eskasa. Zerbait interesgarri dutenen artean Cyberski dago, besteak beste e-zine-a, erreportaiak, eguraldia eta bidaien aholkuak dituelarik. Skinieve-k egunero estazioen egoeraz informatzen gaitu. Horretaz gain, federazioen helbideak, bigarren eskuko materiala, eskolak eta klubak ditu atalik interesgarrienak. Publizitatea egiteaz aparte Milka txokolategilearen guneak ere ski estazioen egoera jarraitzen du.

Barrabes
http://www.barrabes.com
Cyberski
http://www.cyberski.net/
Skinieve
www.skinieve.com/
Milka
www.milka.es/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner