1999ko otsailak 25, Osteguna | Irristatzen |
Liburuak etxetik erosi
Liburu eta disko denda birtualak sarean
Betiko liburudendek duten xarma ez dute izango baina negozioaren zati gero eta handiagoa hartzen dute. Liburu eta diskoen denda birtual erraldoiak modan dira, eta horregatik denda txikiagoek ere sarean beren lehiatilak irekitzen ari dira.
Liburudenda birtualik handienak Amazon eta Barnes and Noble dira. Beraien abantaila nagusia liburu kopurua da, Amazonek hiru milioi titulu baititu. Bertan, askoz errezagoa izaten da liburu bat topatzea liburudenda normal batean baino, bilaketa tresnak izaten dituztelako izenburuaren, argitaletxearen edo eta hizkuntzaren arabera bila zabiltzan liburua edo diskoa aurkitzeko.
Amazon Interneterako jaio zen, hasiera-hasieratik sarean bakarrik egon baita. Hasieran, ospea eta bezero kopuru handi bat lortu bitartean defizitarioa izan da duela gutxirarte, baina honelako negozioek ez dute ia langilerik eta ez dute lokalik ordaindu behar. Barnes and Noble ohiko liburudenden kate handia horretaz ohartuta Amazon sarean garaitzeko konpetentzia zoroan hasi da.
Baina gure artean ere bada horrelako dendarik. Lau liburudenda euskaldunen artean Megadenda izeneko denda birtuala abiarazi dute. Bertan, bideoak, diskoak, liburuak etabar aurki daitezke. Diskoak bilatzen baditugu Frudisk dendaren gunera jo dezakegu. Bertan erosteko gure e-posta helbidea eta gako bat sartu behar dugu. Estatuan libropolis da handiena eta informatikari buruzko liburuetan Papiros berezitua dago.
Hona hemen aipatu ditugun helbideak:
http://www.amazon.com/
http://www.barnesandnoble.com/
http://www.jalgi.com/megadenda
http://www.frudisk.com/
http://www.libropolis.com
http://www.papiros.es/