1999ko urtarrilak 28, Osteguna | Irristatzen |

Sexu bila Interneten

Pasio izkutuen eta giza perbertsioen topaleku

Kazetal asmorik zientifikoenarekin, noski, eta pertsona heldu baten baimenarekin abiatu gara lerro hauetarako informazioa bilatzera. Sarean diru gehien mugitzen duen hitza "sexua" da. Beno, hobe esan "sex" ipini beharko da topatzaileetan, ezer topatu nahi bada behintzat, euskararen presentzia arlo horretan ez baita oso handia oraindik.

Ikuspegirik gordinenaren bila, nahikoa izango da "brazilian girls", "big dick", "wet pussy" eta horrelako hitz kultuak bilatzea milaka erreferentzia jasotzeko. Helbide horietara joz gero, zera aurkituko dugu, VISA eta horrelako kreditu txartelen bidez ordaindu behar dela ezer ikusi nahi bada. Debaldeko argazkien bila abiatuz gero, haien ordez etengabe zabaltzen diren leiho berriekin eta publizitate mordoarekin eginen dugu topo.

Baina neska-mutil biluziez harago doa sexuaren garapena Interneten, beti alderdi zabar eta gaiztotik, ez sexua zibilizazio eta hezkuntzaren aldetik ulertzera. Bitxiak dira zakarrak izateagatik batzuek dituzten afizioak. Batzuk animalien lagunak dira, hain maite dituzte abere koitaduok ezen...

Ba omen dira horiek baino irudi gogorragoak, baina bilatu ere ez dugu egin nahi izan. Hori ez da sexua eta gu euskaraz sarean dagoen harribitxi bakanarekin geratu gara, Vicente Gil de Paulesen Yann eta Lara, goigoiñoei maittea-maittea ipuin erotikoa. Haizegoa Iruñeko sexu dendak jarri zuen online duela denbora dexente. Sexua ikuspuntu serio batetik eta euskaraz EHGAMen webgunean aurki dezakegu behintzat.

Haizegoa sexu denda
http://www.encomix.es/haizegoa
Gil de Paulesen ipuina
http://www.webnavarra.com/haizegoa/carro/yann1.htm
EHGAM
http://www.geocities.com/WestHollywood/1446/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner