1999ko urtarrilak 21, Osteguna | Irristatzen |
Sarean debalde
Edo nola lortu gure gunea dohainik
Badirudi zaila edo behintzat garestia izan behar duela nork bere webgunea egitea eta Interneten paratzea. Ez horixe, eta gaur dirurik ordaindu gabe nola egin daitekeen azalduko dugu. Gutxieneko abiapuntua izago da guretzat sarerako sarbidea izatea zerbitzari baten bidez. Sarbide hori, guk ordaindutakoa, lagunen batek utzitako pasahitzaren bidez edo modako Ziberkafe horietako baten bidez izan daiteke.
Jada Interneten gaudela, badira gune asko, gero eta gehiago, e-posta helbideak debalde ematen dituztenak. Famatuenak Hotmail, Iname, Yahoo! edo Mixmail dira. Guztietan aurkituko dugu izena emateko aukera. Gure datuak sartu eta minutu batzutan izango dugu gure dohako helbidea aktibaturik. Guk Iname gomendatzen dugu, e-posta webetik, edozein ordenagailutik irakurtzeko edo beste helbide batera desbideratzeko aukera ematen baitu. Hotmail ere oso ezaguna da.
Hurrengo pausua hogerleko bat gastatu gabe gure orrialdea jartzeko lekua bilatzea izango da. Geocities, Xoom, Tripod eta Angelfire dira horietako batzuk. Normalean, asma ditzakegun datu batzuk eskatuko dizkigute, baina denek e-posta helbide bat eskatuko digute. Debalde atera berri duguna emango diegu orduan arazorik gabe. Xoom da gure weba jartzeko gomendagarriena, 11 Mb ematen baititu eta ez ditu bisitarien nabigatzaileak publizitatez beteko.
Azken urratsa eduki interesgarriz hornitzea izango da, baina hori zure esku dago, lagun.
e-posta helbideak
http://www.iname.com
http://www.hotmail.com
http://www.mixmail.com
Webgunea jartzeko
http://xoom.com
http://www.geocities.com
http://www.chez.com