2000ko urriak 5, Osteguna | Irristatzen |

Estreinaldiak online

Oraindik heldu ez zaizkigun filmak ezagutzeko

Gaur bertan hasiko da Sitgeseko zinemaldia. Zinema fantastiko eta ikarazkoaren jaialdia zenak egundoko arrakasta lortu du urterik urtera eta aurten, Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdia izena duen arren, zinema mota horrek garrantzi handia du oraindik egitarauan.

Mary Harron-en American Psycho, egunez exekutiboa eta gauez hiltzaile psikotikoa den Patrick Batemani buruzko filmak badu bere webgunea, zinemaldi honetako beste hainbatek bezala, Shadow of the Vampire eta Citizen Toxie kasu.

Zine fantastikoa maite dutenek badute zer ikusi, animetik –Blood, The Last Vampire– pornoraino, Jaws eta Blade runner klasikoen bertsioak ere ageri dira bertan. Aipagarria da Ibarretxe anaien Sabotage, erakustaldia itxiko duen filma. Honek badu Euskal Herrian eginiko filmaketaren datu interesgarri guztiak kontatzen dituen webgune bat, gorabehera, pasadizu eta argazki askorekin.

Baina sarean badugu aukera etortzear dauden filmak ezagutzeko. Hemen estreinatu baino askoz ere lehenago agertzen dira filmak EEBBetako pantailetan. Are goizago ageri dira azken aldion Interneteko pantailetan gure jakinmina piztuko duten trailer eta webguneen bidez. Askoren helbideak Movie Source webgunearen bidez ezagutzeko aukera izango dugu. Bi adibide aipatzearren, Winona Ryder-en Lost Souls film satanikoa eta Cannes-en irabazlea izan zen Dancer in the dark, Bjork kantari islandiarra protagonista duena.


Sitgeseko jaialdia
www.sitges.com/cinema
American Psycho
www.americanpsycho.com
Citizen Toxie
www.toxicavenger.com
Sabotage
www.sabotage-movie.com
Movie Source
www.movie-source.com
Lost Souls
www.deliverusfromevil.com
Dancer in the dark
www.dancerinthedarkmovie.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner