2000ko ekainak 1, Osteguna | Irristatzen |
Legea Vs. Sarea
Debekuak ezartzea zaila egiten zaie botereei
Azken egunotan sarean albiste diren hainbat kontu aipatu behar ditugu, gaurkotasunez beteta, sarearekin eta legearekin zerikusia dutenak denak ere. Bien arteko lehia bizia dago baina momentuz sarea gailentzen ari da.
Esaterako, Brasilen osasun arloko agintariak urduri ageri dira sareko droga deitzen duten Ice horrekin. Kristal baten itxura hartutako anfetamina dosiak dira, peta bat baino merkeago saltzen ei direnak. Bada, Paraguaytik ekartzen omen dute aipatu Ice hori eta kontrol zorrotzak iragarri dituzte mugak. Europan ere barra-barra saltzen dela dioten anfetamina hori Internautek hartzen omen dute nabigatzeko. Ikusmen sentsazio gogorrak eragiten ditu anfetamina hori erabiltzeak baina baita paranoiak eta begietako kalteak ere.
Bitartean, Pariseko epaileek debekatu diote Yahoo-ren frantziar bertsioari haren enkanteetan nazien objetuak, parafernalia eta bestelakoak saltzea, Frantziaren eremuan behintzat. Epaiaren arabera, Yahook horrelako sal-erosketak baimentzean, "herrialde osoaren memoria kolektiboari irain" egiten dio. Aurrerantzean, Yahook Frantziatik konektatzen direnei galerazi beharko die horrelako gaiak saltzen diren lekura sartzea. Hori
Azken berria birusen gaiari dagokio, izan ere, birusak egiten dituztenen egungo erronka nagusia birusa besteen ordenagailuetan sarraraztea da. Curriculum baten itxura hartuta dator azkena eta hainbat ABLE eta horrelako enpresa kutsatu ditu hasteko. Zabaldutakoan, I love you famatuaren antzera portatzen da Curriculum virusae dei dezakegun hau. FBIk ikerketa abian jarri du honen egilea harrapatzeko baina, bistan denez, azkenaldion birusen gai honetan ez dago inorekin fidatzerik. Izan ere, Disney-k berak bere joko baten bidez CIH Chernobyl birusa banatu zuen berriki. Hala, CD ROMa erosi eta jokoa instalatu zutenek informazio baliagarria galdu zuten. Umekeriak.
Info gehiago
www.ibrujula.com
Enkanteak Yahoon
http://auctions.yahoo.com/
FBI
www.fbi.gov