2000ko maiatzak 4, Osteguna | Irristatzen |

Ume gaiztoak

Phreakerrak ez dira gaizkile hutsak

Interneten era guztietako gaiztakeriak biltzen diren ustea zabaltzen dute saretik kanpo haren gainean gutxien dakiten hedabideek: pedofiloen, droga saltzaileen, terroristen eta pirata informatikoen bilgunea den halako Tortuga irla berria dirudi sarea guztiz "offline" dauden telediarioetako aurkezleen ahoetan, hori guztia sexuaren inguruan dagoen industria aitatu barik.

Egia da horrelako jarduerak badirela sarean, handik at bezalaxe, baina guztiz marginalak diren arren Internet hitzarekin erlazionatzean irudi faltsu hori sortzen da konektaturik ez dauden askoren buruan.

Phreakerren kasua izugarri exageratu den jarduera baten adibidea da. Euren jakituria hainbat zerbitzu ordaindu gabe erabiltzeko erabiltzen dituztenak phreakerrak dira eta helburu maltzurrekin aritzen direnak crackerrak dira besterik gabe. Hala ere, klasifikazio honetan ez dago erabateko adostasunik eta beste hitz batzuk ere badabiltza hortik, jarduera mota ezberdinak sailkatzeko.

Phreakerrak jarduera ilegalak bultzatzen dituzte: kodifikatutako telebista ikusteko kodeak eta programak zabalduz, telefono kabinetatik doan deitzeko trikimailuak asmatuz, telefono mugikorren txartelak klonatzeko bideak erakutsiz... Jakintza hori guzita zabaltzean jarrrera nolabait "politikoa" dutela argi dago eta ez dute aberastearren jarduten. Normalean garrantzi gutxiko kaltea eragiten dute etsai dituzten enpresa handien fakturazioan.

Ekintza ezlegalen zirrara sentitzeko ari dira, euren aurkikuntzak publikatzeko arriskatzen dira. Ez dira ohiko gaizkileak, haiek izkutuan ibiltzen baitira. Hauek sareko ume gaiztoak besterik ez dira. Batzuk aipatzearren, CPNE, Akelarre, Twisted Minds, Twin Phreaks edo TDD.


CPNE
cpne.cjb.net/
Akelarre
members.tripod.com/~grupo_akelarre/
TDD
www.webcrunchers.com/tdd

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner